Planak
Legazpin oso ondo kontserbatzen da herriaren iragan industriala, eta egun eskaintzen dituen baliabide turistikoetan presente dago iragan hori, bai baliabide modernoetan, hala nola Chillida Lantokia museoan, bai iraganerako bidaian, Mirandaolako olagizonekin.
GOIZEAN
Burdin Haraneko bisitaldia hasteko modu ezin hobea da lehenengo hurbilketa bat egitea, Euskal Burdinaren Museoan; Legazpiko Mirandaola parkean dago. Museoan, burdinak Euskal Herrian izan duen garrantziaz jabetuko da bisitaria.
Parkean bertan, burdinaz egindako elementu ugari eta bitxiez gain, hala nola frontoia eta jolas-eremu zabal bat, Mirandaolako burdinola ospetsua ere aurkituko duzu; ezinbestean bisitatu beharrekoa da burdinola. Ikuskizun paregabea eskaintzen da bertan: XVI. mendeko jantziak soinean dituztela, olagizonek makinak martxan jartzen dituzte eta urak auspo erraldoiak eta mailua mugiarazten ditu, gori-gori jarritako burdina kolpatzeko.
Baliabide turistikoen ordutegien berri izateko eta ordutegiak berresteko, jarri harremanetan Lenbur-ekin, bisitaldi guztietarako aurrez egin behar baita erreserba, Burdinaren Euskal Museorako izan ezik.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean Chillida Lantokia bisitatu daiteke; museo bihurtutako fabrika zahar bat da, eta artearen eta industriaren arteko lotura agerian uzten du, Euskal Herriko eskultore ezagunenetako baten eskutik: Eduardo Chillida; izan ere, haren obra ospetsuenetako zenbait Legazpin egin zituen. Eskultoreak metalaren aldaketa morfologikoa nola egiten zuen behatu ahal izango duzu, eta makina astunak nola erabiltzen zituen obrak sortzeko.
Oso gertu, herrian bertan, iraganera bidaia egiteko proposatzen digute “Langileen Ibilbidearen” beste zatiarekin; industrializazioaren beste alderdia ezagutzeko aukera ematen du.
50eko hamarkadako eskola batean hasten da, eta bisitaria garai hartako hezkuntzaren eta erlijioaren eremuetan murgilduko da. Modu atseginean eta parte hartzeko aukera izanik, gure aitona-amonen garaiko hezkuntzaren ezaugarriak aztertuko ditugu: heziketa bereizia, diziplina, garai hartako materiala (arbel-ziriak, tintontziak, luma-muturrak...), jolasak eta abar.
Ibilbidearekin jarraitzeko, langileen etxebizitza ezagutuko dugu; ezin hobeki berreskuratuta dago, eta urte haietako langile-familia baten bizimodua nolakoa zen ulertu ahal izango dugu: emakumearen egitekoa etxeko eta baliabideen administratzailetzat, familiaren eguneroko bizitza, apopilotza, logela alokatzea "sukaldea erabiltzeko eskubide eta guzti"... Azken batean, euren bizi-baldintzak hobetzeko gogor lan egin zuten familia haien historia.
Baliabide turistikoen ordutegien berri izateko eta ordutegiak berresteko, jarri harremanetan Lenbur-ekin, bisitaldi guztietarako aurrez egin behar baita erreserba, Burdinaren Euskal Museorako izan ezik.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Bisita gidatuak Legazpin: Lenbur Fundazioa / 943 730 428
- Ibilaldiak zaldiz: Ormazarretako zalditegia / 616 267 685
- Bisita gidatuak Igartubeitin: Igartubeiti Baserri Museoa / 943 722 978
- La Antiguara bisita gidatuak: Antiguako baseliza / 616 24 54 63
Non jan plan honetan: www.urolagaraia.com / www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.urolagaraia.com / www.nekatur.net
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Urola Garaiko eskualdeko turismo bulegoa: Beloki Hiribidea z/g / Zumarraga
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Legazpirako bidaia jasangarria egin nahi izanez gero, trenen konbinazio oso onak daude. Alabaina, kontuan izan behar da baliabide turistiko batetik besterako bidea oinez egin beharko litzatekeela: Mirandaola parketik (burdinola-burdinaren museoa) Legazpi herrira (Chillida Lantokia-langileen ibilbidea) 2,5 km daude, oztoporik gabe eta egokitutako bide batetik.
- · Ordutegiak eta bisitaldiak Lenbur-ekin berretsi behar dira (943 73 04 28), Legazpiko baliabide horiek guztiak kudeatzen baititu.
