
Planak
Jatorrizko deitura duen gazta
Euskadiko mendiko paisaia zoragarrienetako batean, Urkiolako Parke Naturalean, Alluitz Natura baserria dago, Atxarte gaztandegia alboan duela, eta han, Patxi Solana artzainak bere eguneroko bizitza eta zereginak partekatzera gonbidatuko gaitu.
Abeltegia eta gaztandegia barne hartzen dituen baserrian hasiko dugu esperientzia, Patxiri ardiak jezten lagunduz eta, urte sasoi aproposean joanez gero, ardiak mozten lagunduko diogu.
Esne jetzi berria erabiliz, gazta freskoa edo gatzatua egingo dugu, edo, nahi izanez gero, soberako gazurarekin xaboiak egiten ikasiko dugu.
Ondoren, naturgune eder horretako zelaietan ibiliko gara, border collie arrazako Harri artzain-zakurra lagun dugula. Harritu egingo zara latxa arrazako artaldea larre batetik bestera artzainaren aginduak betez eramaten zein abila den ikusita.
Eta, lanaldia amaitzeko, Idiazabal jatorri-deiturako gazta ospetsua ekoizlearen beraren eskutik hartu eta dastatzea baino ezer hoberik ez da.
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:



Barne hartzen du:
- Ardiak jeztea eta, sasoia izanez gero, ilea moztea. Esnearekin mamia egitea eta sobera dagoen gazurarekin xaboiak egitea.
- Artilearen artisau eraldaketako tailerra.
- Larreetatik paseoa artaldearekin eta artzain txakurrarekin.
- Idiazabal gaztaren dastaketa.
- Azaroan, arkume berriak jaioko dira, eta esnea eman dakieke biberoiarekin.
Gutxieneko pertsona kopurua:
Taldeak eratu diren kontsultatu.
Iraupena:
3 ordu
Noiz egin daiteke:
Egunero 10:00 eta 16:00etan.
Informazio gehiago: https://www.alluitznatura.com/eu/experience/pastor-por-un-dia-en-urkiola/
Hizkuntzak:
Ingelesa, Katalana, Gaztelania, Euskara
