Ispaster eta Ogella ezagutuz, itsasoak eta mendiak bat egiten duten hondartza
Herriko landa-paisaian zehar murgilduko gara bertako baserri historikoak ezagutzeko eta Ogellako hondartzan dagoen kostalde basatian atseden hartuko dugu.
GOIZEZ
Ispaster landa-arkitektura aberastasun eta aniztasun handiena duen Bizkaiko udalerrietako bat da. Goizean, erdigunea bisitatuko dugu: angeluzuzen formako plaza txiki bat, San Migel eliza, Villa Dolores jauregia eta etxe-taberna duten etxe neoklasikoen sekuentziak.
Larrinaga auzoan XVIII. mende hasierako Arana jauregia ikusiko dugu eta Kortazar auzoan XVI. mendeko Aixpe Aurrekoa baserria. Herriguneko aldirietan barrena joango gara, non laborantza-etxeen elkarteen auzoak dauden, non eskualdeko baserrien tipologiaren aniztasuna ikus daitekeen, eta horietako batean, Soluanes auzoan, XVIII. mendean eraikitako Aixeder errota bisitatuko dugu.
ARRATSALDEZ
Udalerria bisitatu ondoren, herriko jatetxe batean bazkaldu ahal izango dugu, edo, bestela, Ogellako hondartzako askaldegira jaitsiko gara, bazkaria besapean dugula.
Arratsaldea Ogellako hondartza basatiko txokoak deskubrituz igaroko dugu, natura maite dutenek eta surflariek mendia eta itsasoa uztartzen dituzten txoko bikaina.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Bisita gidatuak: Faro Santa Catalina: www.faro-lekeitio.com / Molino de mareas de Marierrota: https://www.leaartibaiturismo.com/es/hacer/detalle/marierrota
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus | https://www.leaartibaiturismo.com
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net | https://www.leaartibaiturismo.com
Gomendioak
- Herriaren eta auzoen hedadura dela-eta ibilbidea oinez egiteko nahikoa denbora ez badugu, aukera ona da autoz joatea, herriko puntu interesgarri guztiak ezagutu ahal izateko.
Planaren xehetasunak
Gaia
- Ura
- Natura eta paisaia
- Kultura
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Haurrak
- Lagunak
Noiz egin daiteke
LEKEITIO
Plz. Independencia s/n
48280 Lekeitio
Tel.: 946 844 017
Email: turismo@lekeitio.eus
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara