Isiltasuna entzuteko moduko txokoak
Gaurkoan, Zigoitia udalerria ezagutzeko txango txiki bat eta eskualdeko jarduera aipagarrienetako bat uztartuko ditugu: golfa. Ez da ahaztu behar Gorbeiako Parke Naturala ingurune paregabea dela aire zabaleko kirolez gozatzeko.
GOIZEAN
Goizeko plana mendi-ibilaldi batekin hasiko da, Oketa mendiaren eta bere Errotarrien inguruan: duela mila urte baino gehiago Zigoitiako errotak birarazten hasi ziren errotarrien harrobi txikiak ezagutzera gerturatuko gaitu ibilbide honek. Luzera ertaina daukan ibilbide bat da, hautatutako bidearen arabera 7 eta 10 km artean dauzkana, eta goiz guztia beteko diguna. Hona hemen Errotarrien ibilbideari buruzko informazio gehiago.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean jarduera lasaiago bat izango dugu zain, lasaia baina bizia. Golfa mendi artean: gozatu ezazu golf egun batez euskal mendien bihotzean. Golfaz disfrutatzeko beharrezkoa den guztia daukan golf-zelai bat da. Guztiz laua da, haritzondo, pinu eta pagondoen basoz inguratuta dago, eta bere barnean dauden aintzira naturalek beharrezko zailtasun puntua gehitzen diote zelaiari. Aldez aurretik ordua eskatu behar da: 945 430 922.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Gorbeia zaldiz: Hípica Eribe / 664 775 618
- Orientazioa: Lurra adventure / 664 027 346
- Bisita gidatuak: Ttipia Ondarea / 945 243 828
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Planaren xehetasunak
Gaia
- Natura eta paisaia
- Kultura
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Lagunak
Noiz egin daiteke
Informazio gehiago:
Plaza Bea Murgia
945 430 440
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara