Indianoen ametsa Enkarterrin.

Oinezko bisitaldia Karrantza Haraneko Kontxa auzoan hasiko da, horixe izan baitzen indiano gehienek beren etxeak eraikitzeko aukeratutako lekua. Arkitektura indianoa da mugimendu horrek utzi digun arrastorik ikusgarriena. Indianoen hainbat etxe bisitatzen ditugun bitartean, gidari batek pertsona dirudun horien historia kontatuko digu. Etxebizitza horien ezaugarri nagusien berri izango dugu: nola zeuden banatuta gelak, zer teknologia erabiltzen zituzten haiek eraikitzeko, eta abar, baita haien bizimodua, mugimenduaren alderdi ongilea eta inguruko landa eremuan izan zuen eragina ere.