Planak
Urdaibai Biosfera Erreserba ezagutzeko modu onena hango paduretan ibilaldi bat egitea da. Ibilbide zirkular bat proposatzen dizugu, Urdaibaiko paisaia natural onenaz gozatzeko aukera emango dizuna.
Urdaibai Bird Center hegaztiei buruzko ikerketa-zentro handi bat da, eta paduraren behatoki aparta. Azken batean, naturaren museo bizidun handi bat da, eta hegaztiek zehazten dute norabidea. Nahitaezko geldialdia, naturaren ikuskizunaz gozatu nahi duten guztientzat.
GOIZEAN
«Paduraren bihotzean» bidexka ibilbide zirkular bat da, edozein ibiltarirentzako egokia: 12 bat kilometro luze da, eta 260 m-ko desnibela du. Lau ordu inguruko ibilaldi bat da, eta, biosfera-erreserbako paduran zehar, natura-ingurunearekin mimetizatuko gara.
EAEko hezegune garrantzitsuenak –haien neurria eta kontserbazioa kontuan hartuta– Urdaibai Biosfera Erreserbako paduran daude.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, Urdaibai Bird Centerrera egingo dugu bisita. Paduran bertan dago, eta hegaztiek bertan hartzen dute atseden zenbait migrazio-alditan eta negualdian. Toki garrantzitsua da horretarako. Hegaztiak horren jakitun dira, eta horregatik egiten dituzte hemen geldialdi teknikoak, atseden hartzeko eta elikatzeko; eta badirudi gustuko dutela, urtero 250 espezie etortzen baitira.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan:
https://www.euskadigastronomika.eus/eu
http://turismo.gernika-lumo.eus/eu-es/Orriak/default.aspx
https://turismourdaibai.com/eu/
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.nekatur.net/Default.aspx?lang=eu-ES
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Urdaibai Bird Centerrera joateko, erreserba egin behar da.

