Ibilaldiak belaontzian, Getxon barna

Getxoko kirol portutik abiatuko gara 12 metro eta 8 lagunentzako lekua duen belaontzi batean. Itsasoan traineruak, beste belaontzi batzuk, kargaontzi itzelak eta gurutzaontziak aurkituko ditugu, besteak beste. Ibilaldian zehar nabigazio lanetan, eta belen eta lemaren maneiuan parte hartu ahalko duzu edo, besterik gabe, erlaxatu eta eguzkia hartu. Bilboko itsasadarraren bokaletik eta Getxoko hondartzetatik igaroko gara eta Algortako Portu Zaharra eta Galea lurmuturra ikusiko ditugu. Ez galdu zaratarik gabe eta haizeak bultzatuta nabigatzeko sentsazioa.