Planak
Gozatu bisitaldi gidatua eginez Hiri Harresidunean eta arrantzaleen auzoan barrena.
Tren berdean sartu eta Jaizkibelgo zati bat zeharkatuko dugu Guadalupeko santutegira iristeko, eta gotorlekua bisitatuko dugu.
Aldiz, gastronomia nahiago dutenentzat, hainbat esperientzia eskaintzen dira, hala nola merkatura bisita egitea sukaldaritzako tailer batekin, edo txakolindegira joatea dastaketa eta guzti. Arratsaldean, txangoa itsasoan, paseoak, jarduerak, arrantza, uretako kirolak…
GOIZEAN
Eguna hasteko, Arma Plazako turismo-bulegora joatea proposatzen dizuegu, Hondarribian barrena bisitaldi gidatua kontratatzeko edo, bestela, geure kabuz bisitatzeko informazioa eta dokumentazioa lortzeko.
Tren berdean sartu eta Jaizkibelgo zati bat zeharkatuko dugu Guadalupeko santutegira iristeko; han, Bidasoa ibaiaren bokalearen eta iparraldeko kostaldearen ikuspegi zoragarria ikusiko dugu. Jarraian, Guadalupeko gotorlekua bisitatuko dugu (trenez igotzeko eta gotorlekua bisitatzeko txartelak erreserbatu egin behar dira)
Beste aukera bat da eskaintzen diren esperientzia gastronomikoetako bat hautatzea, hala nola merkatura bisita egitea sukaldaritza-tailer batekin, txakolindegi bat bisitatzea dastaketa eta guzti, pintxoen tourra egitea eta abar (informazio gehiago hemen)
Hondarribiko edozein txokotan bazkaldu daiteke, pintxo-taberna, jatetxe eta terraza ugari baitaude, bai Erdi Aroko hirian, bai arrantzaleen auzoan, bai kirol-kaian.
ARRATSALDEAN
Bazkalostean, itsas aisialdiko jarduera bat egitea proposatzen dizuegu, asko eta askotarikoak baitira. Paseoak belaontzian, katamaran batean, kayak batean, uretako motoak, jett ski, arrantza, surfa, paddle surfa, urpekaritza...
Itsas jarduerei buruzko liburuxka Turismo Bulegoan eskatu daiteke, zer aukera dauden ikusteko, edo bestela, webgune turistiko honetan sartuta: www.bidasoaturismo.com.
Itsas jarduera amaitu ondoren, Portu auzoko tabernetan eskaintzen dituzten pintxo gozagarriak dastatzera joatea proposatzen dizuegu, eguna biribiltzeko.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Arma Plaza: Bisitaldi gidatuak hirian eta Tren Berdearen eta Guadalupeko gotorlekuaren erreserba - Telefonoa: 943643677
Esperientzia Enogastronomikoa: www.bidasoaturismo.com
Amona Margarita, Danontzat, Sardara, Hiruzta - Turismo Bulegoko telefonoa: 943643677
Itsas aisialdiko jarduerak: www.bidasoturismo.com
Jolaski, Navegavela, Estatxa, Water Joy, Kayak Basque Country, Arraun Elkartea, Pescahondarribia. Turismo Bulegoko telefonoa: 943643677
Non jan plan honetan: www.bidasoaturismo.com
Non ostatu hartu plan honetan: www.bidasoaturismo.com
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Turismo Arma Plaza, Arma Plaza 9. Hondarribia. Telefonoa: 943643677
Turismo Portua Matxin de Artzu Kalea. Hondarribia
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Etorri oinetako erosoekin
- · Kiroletako arropa edo jantzi erosoak itsas jarduera egiteko

