Planak
Arabako Mendialdea, eta bereziki Izkiko Parke Naturala, hegaztiak ikusteko gune pribilegiatua da. Okilak, zuhaitz zaharrak intsektu bila zulatzen dituen txori zurgina, parkeko hegazti apreziatuena da. Ikusten errazagoak dira espezie harkaiztarrak, hala nola sai arrea edo arrano beltza. Plan honetan, hiru ibilbide ornitologiko proposatzen ditugu goizez, eta inguru hurbilean bisitak egiteko eta atsedena hartzeko arratsalde bat.
GOIZEAN
Izkiko Parke Naturalean abiatuko gara, non zailtasun desberdineko hiru ibilbide ornitologiko dauden, behar bezala seinaleztatuta. Errazena Las Balsas da (2h00, 6 km, 100 m-ko desnibela), Urturi eta Kintana artean dauden baso eta putzuetatik igarotzen dena. Antzeko zailtasuna duena baina ikusgarriagoa dena, Antoñanako Begiratokia edo Izkiko Amildegiak ezagutzen dena da (2h20, 6 km, 275 metroko desnibela), Korresetik abiatzen. Ibilbiderik zorrotzena baina esker onekoena Korresen hasi eta amaitzen den Ameztiaren Ibilbidea da (5h00, 14 km, 500 metroko desnibela). Erabilgarri dugun denboraren eta gure forma fisikoaren arabera, ibilbide bat edo bestea aukeratuko dugu. Parketxean, Korresen, prismatikoak eskaintzen dituzte.
ARRATSALDEAN
Eguraldi onarekin, ibilaldiaren ondoren Fresnedoko ibai-igerilekuetara joan gaitezke eta arratsaldea bertan igaro. Izki ibaiaren ertzean dagoen eremu bat da, mahaiak, iturriak, haurrentzako jokoak eta ibaian bainatzeko gunea dituena.
Egunak luzeak direnean, oraindik astia izango dugu Mendialdeko bi leku berezi bisitatzeko. Horietako bat Bernedotik gertu dagoen Okongo Andre Mariaren baseliza da. Bertan, mahaiak, haurrentzako jokoak eta erabiltzen ez diren nekazaritzako tresnen erakusketa daude. Bestea Ibernalo baseliza da, Santikurutze Kanpezutik 2 km-ra, aisialdirako gune bat, taberna, jatetxea eta ostatua dituena. Mendialdeko begiratokirik onenetakoa da.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK :
- Ibilaldiak eta hegaztien behatzea: Natouring. La Villa kalea, Santikurutze Kanpezu l 656 411 185 l www.natouring.net.
Non jan plan honetan:
www.euskadigastronomika.eus l www.arabakomendialdea.eus/eu/arabako-mendialdea/non-jan/
Non ostatu hartu plan honetan:
www.nekatur.net l www.arabakomendialdea.eus/eu/arabako-mendialdea/non-lo-egin/
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Kanpezu-Arabako Mendialdeko Turismo Bulegoa
https://izkiparkea.eus/es/que-hacer/birding
https://izkiparkea.eus/es/web/izkiparkea/-/birding-travesia-majoral
https://izkiparkea.eus/es/web/izkiparkea/-/barrancos-de-izki
https://izkiparkea.eus/es/web/izkiparkea/-/las-balsas-birding
https://turismo.euskadi.eus/es/playas-embalses-rios/piscinas-fluviales-de-fresnedo/aa30-12375/es/
http://www.bernedo.org/bernedo/ermita-de-nuestra-senora-de-okon/
https://www.arabakomendialdea.eus/turismo-en-montana-alavesa/
https://izkiparkea.eus/es/inicio
https://turismo.euskadi.eus/es/espacios-naturales/parque-natural-de-izki/aa30-12375/es/
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Oinezko ibilbidea burutzeko beharrezko ura eta janaria eramatea.
- · Oinetako eta arropa egokiekin joan.
