Goierri: mendizale egun batez

Euskaldunok izugarri maite dugu mendia, eta, Goierrin, zehazki, Trail Runningaren bi erreferente daude: Zegama-Aizkorri maratoia eta Ehunmilak Ultra-Traila (G2H eta Murumendiko maratoiarekin batera, asteburu berean egiten baitira).

 

Egun ahaztezina bizi nahi baduzu adituen eskutik, hauxe da zuretzako esperientzia egokia.

 

GOIZEAN

Zegamatik sartzen da Trail Estaziora. Aizkorri-Aratz Natura Parketik da sarrera; mendilerro hori Gipuzkoaren eta Arabaren arteko mendi-horma izugarri bat da, euskal mendizaletasunaren erreferentzia-puntua. Bertako ondare kulturala aparta da: trikuharriak, antzinako kobazuloak eta Erdi Aroko galtzada zaharrak.

 

16 ibilbide daude bi natura-parkeetan zehar. 2 sarrerak 35 km-ko ibilbide batez lotuta daude. 

 

Estazioan bertan ere entrenamendu-zirkuituak daude, Aizkorrira eta Txindokira igotzeko kilometro bertikalak simulatzen dituztenak, bai eta Zegama-Aizkorri maratoiaren ibilbide osoa eta Ehunmilak Ultra-Trailaren ibilbidearen zati bat ere. Gune bakoitzean dutxak, aldagelak eta gimnasio bat daude, beroketak eta entrenamendurako ariketa osagarriak egiteko.

 

Langile espezializatuak ere badaude, eta eliteko korrikalariak horien artean; entrenamendua eta ibilbideei buruzko informazioa eskaintzen dituzte.

 

Seinaleztatuta badaude ere, ibilbideak egiteko GPSa erabili behar da derrigorrean; klimatologia txarra dela eta, estazioko eremu batzuk oso konplexuak dira, baita bertako korrikalarientzat ere.

 

2 ibilbide proposatzen ditugu, zailtasunaren arabera bat edo beste aukeratzeko (ibilbide pertsonalizatuak ere presta daitezke).

 

1. IBILBIDEA – URBIA

Urbiako ibilbidea trail estazioaren erdigunean hasten da. Zegama-Aizkorri maratoian egiten den jaitsieraren kontrako norabidean hasten da, Oazurtzara arte. Puntu horretan, ibilbideak eskuinera egiten du, GR-34tik, Eskistara arte. Eskistan (zilindro erdiaren forma duen aterpea), ezkerrerantz doan bidea hartu behar dugu; Urbiako ostatura eta baselizara eramango gaitu. Puntu horretatik, ezkerrera hartuko dugu, eta Zegama-Aizkorri maratoiaren bidea hartuko dugu berriz, Andraitzera arte. Andraitzen gailurretik, Zegamara jaitsiko gara maratoiaren bidetik, eta Oazurtzatik aurrera, igo garen leku beretik jaitsiko gara, eta horixe izango da azken zatia.

Ibilbidea markatuta dago zati askotan, Zegama-Aizkorri lasterketaren puntu horiekin, GRaren marka gorri eta zuriekin eta Trail Estazioaren berezko seinaleekin. Hala eta guztiz ere, eta zure segurtasunerako, GPSa erabili behar da derrigorrean. Klimatologia bat-batean alda daiteke, eta jendea galtzea eragin, lainoagatik. Elurra edo eguraldi txarra egiten badu, seinale batzuk ez dira ikusiko.

Zailtasun-maila: GORRIA

Parcours Trail – Trail

Distantzia: 25,2 km

Irteera: Zegama – Anduetza

Helmuga: Zegama – Anduetza

Desnibela: +1324/-1321

Gutxi gorabeherako iraupena: 3-6 ordu.

 

2. IBILBIDEA – AIZKORRI

Aizkorriko ibilbidea Aldaolako aparkalekuan hasten da. Zegamatik igo gaitezke, Donejakue Kb-tik, edo autoz igo gaitezke, ibilbidea goragotik hasteko. Autoz igo nahi badugu, Otzaurte mendatearen gainera joan behar dugu, eta Otzaurteko Bentaren parean, eskuinean hasten den hormigoizko pista hartuko dugu, natura-parkera sartzeko. Puntu horretatik, 8 bat kilometro egingo ditugu autoz, eta gure ibilbidearen hasiera-puntu izango den aparkalekura iritsiko gara. Aparkalekutik, Sancti Spiritura igoko gara, eta, hortik, Zegama-Aizkorri maratoian egiten den igoera bera egingo dugu. Gero, gailurrean zehar ibili, eta Urbiako zelaietara jaitsiko gara;  hortik, Andraitzen gailurra igoko dugu (ibilbide hori guztia Zegama-Aizkorri maratoiarena bera da). Andraitzetik, pixka bat jaitsiko gara, eta Sancti Spiritu baselizara itzuliko gara Aizkorriren gailurraren magaletik.

Ibilbidea markatuta dago zati askotan, Zegama-Aizkorri lasterketaren puntu horiekin eta Trail Estazioaren berezko seinaleekin. Hala eta guztiz ere, eta zure segurtasunerako, GPSa erabili behar da derrigorrean. Klimatologia bat-batean alda daiteke, eta jendea galtzea eragin, lainoagatik. Elurra edo eguraldi txarra egiten badu, seinale batzuk ez dira ikusiko.

Zailtasun-maila: URDINA

Parcours Trail – Trail

Distantzia: 19,6 km

Irteera: Zegama - Aldaola

Helmuga: Zegama - Aldaola

Desnibela: +1195/-1190

Gutxi gorabeherako iraupena: 2,5 ordu.

 

ARRATSALDEAN

Guk aukeratutako proba bukatu eta indarrak hartu ostean, Zegamako hirigunea bisitatzea gomendatzen dizuegu. San Martin eliza nabarmena –barruan Zumalakarregi Jeneralaren mausoleoa dago, bai eta Aizkorriko gurutzea ere–, udaletxea, Arakamako errota eta Aizkorri-Aratz Natura Parkeko Interpretazio Zentroa.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

Bisita gidatuak:

 

Non jan plan honetan:

www.euskadigastronomika.eus

www.urbitartesagardotegia.com

www.goierriturismo.com

Non lo egin plan honetan:

www.nekatur.net

www.goierriturismo.com

Gomendioak

  • Kontsultatu Goierriko mendi-lasterketen egutegia.
  • Kontsultatu Zegama-Aizkorri / Ehunmilak mendi-maratoien datak