Planak
Goierrin landa-inguruan asteburu bat ematea esperientzia aparta da gauza autentikoak maite dituztenentzat... Mendi-inguru ia magiko batean barneratuko zara! Paradisu bat da gastronomia tradizionala estimatzen dutenentzat, eta, nola ez, natura maite dutenentzat.
OSTIRALA
Hotelera iristea eta check-ina egitea. Hotela aukeran, honako hauen artean: XVI. mendeko guztiz berriztatutako baserri batean, Igartza monumentu-multzoaren barruan, edo Segura Erdi Aroko herrian, Imaz hotelean, herrian bertan. Ardixarra etxea ere herrian dago: Erdi Aroko neskameen eta baserritarren familia-bizitzaren muina erakusten da.
Bisitaldia Igartza monumentu-multzora, gogora ekartzeko Beasainek iragan interesgarria izan zuela, Erdi Aroko bidegurutze garrantzitsua izan baitzen. Han ezagutu ahal izango ditugu harrizko zubia, burdinola bat, errota bat eta XVI. mendeko gurutzea –ibiltariei babesa ematen ziena–, bai eta XII. mendeko jauregi bat ere, harrizko hormen gainean egurrezko egitura ikusgarria duena.
Behin bisitaldia bukatutakoan, euskaldunok oso gurea dugun zerbait egingo dugu: tragoak hartzera joan, eta Beasaingo odolki ezagunaz gozatu (Kikara taberna gomendatzen dugu). Odolkia artisau eran egiten da, eta sukaldari entzutetsuenek ere loriatu dute.
Odolkiari laguntzeko, hartu txakolin on bat, edo ardo edo zurito bat.
Afaria eta ostatua.
LARUNBATA
Hotelean gosaldu.
Otzaurte aldera joango gara, egun batez artzain izatea zer den jakin ahal izateko.
Topagunea: Otzaurten, Otzaurteko artzainen bidea SL-Gi 3004 ibilbideari ekiteko.
Apiriletik azarora, artalde eta behor ugari egoten dira Garagartzako txabolen inguruan, eta horixe da, hain zuzen ere, ibilbide honen erdigunea. Zerua garbi dagoenean, ikuspegia liluragarria da. Horrelako bide batean, egin beharreko gauzetako bat da benta batean zerbait hartzea. Ziur Otzaurten artzainek hainbat eta hainbat istorio kontatu dizkiotela elkarri, artaldeekin egonaldi luzeak egin aurretik eta ondoren. Abereekin igotzen dira Ultzamako bidetik, ardiak eta behorrak larratzera udan.
Iraupena: 01:45h
Zailtasuna: Ertaina
Luzera: 5,1 km
Igoera metatua: 205 m
Jaitsiera metatua: 216 m
Forma: Zirkularra
Otzaurte ingurua (Zegama) leku ezin hobea da artzainen hamaiketako on bat egiteko; euskal jaki tradizionalak eskainiko dizkizuete, eta babarrunak eta arkumea, espezialitate berezi gisa.
Hamaiketakoaren ondoren, Idiazabalera joango gara: ezinbestean ezagutu beharreko lekua da, Idiazabal gaztari buruz ikasten jarraitzeko. Han, Aranburu gaztandegira egingo dugu bisita.
Antzina gazta nola egiten zen jakin nahi izanez gero, bertatik bertara ikusi ahal izango duzu. Gainera, gaztagintzari buruzko bideo bat ikusiko dugu, eta instalazioetan zehar ibiliko gara. Eta ahoa ere gozatzeko, gazta barietateak dastatuz amaituko dugu bisita, sagardoz, txakolinez edo urez lagunduta.
Aranburu familia: “Badakigu bere lurraldean hain errotuta dagoen produktu baten artisau erako ekoizpenak jakin-nahia eragiten duela, eta gure Idiazabal gaztaren lanketari diogun maitasuna partekatzea gustatzen zaigu; irrikatan gaude zuen bisita jasotzeko”.
Afaria eta ostatua
IGANDEA
Hotelean gosaldu, eta Zerain aldera joango gara, “Burdinaren Mendia” ezagutzera.
Burdinaren ustiapena oso garrantzitsua izan da Euskal Herrian, eta, zehazki, burdinaren eta ikatzaren erauzketak sakonki markatu du Zeraingo paisaia. Landa-giro tradizionalari eusten jakin dion herrietako bat da, hain zuzen ere. Aizpeako meatzeetan –Burdinazko Mendia izenez dira ezagunagoak–, burdina nola lortzen zuten ikasiko duzu, eta bisita egin ahal izango duzu galeria batera. Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentuak monumentu-multzo izendatu ditu meatze horiek.
Zerainen badaude beste egiteko bitxi batzuk ere: XVIII. mendeko kartzela batera sartzea edo martxan dagoen zerrategi hidrauliko bat ikustea, adibidez. Astebururo eta jaiegunetan, eguerdiko 12etan, bisita gidatuak antolatzen ditu Zeraingo turismo-bulegoak.
Aizpitta Interpretazio Zentroa sortu dute informazioa bildu eta lekuaren balio osoa argitara ateratzeko; burdinaren industrializazio-prozesua erakusten diote bisitariari, modu modernoan, eta punta-puntako teknologia erabiliz.
Asteburuari amaiera emateko modu hoberik ez dago oso bertakoa dugun ohitura hau baino: igandean sagardotegi batean bazkaltzea. Oiharte sagardotegira joatea gomendatzen dugu. Han, urte osoan zehar upeletatik sagardoa edateko aukera ematen du Eguren familiak, bai eta txuleta ederrak, Idiazabal Jatorri Deiturako gazta eta beste hainbat gutizia dastatzekoa ere, haien jangela goxoan.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan:
https://goierriturismo.com/eu/gastronomia
Non lo egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:



Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Maiatzeko lehenengo igandea Idiazabal Gaztaren Eguna da, eta hainbat proposamen egoten dira. Idiazabal.
- · Kontsultatu euskal jaietako ekitaldien egutegia (irailean). Ordizia
- · Zeraingo Azoka Ekologikoa iraileko hirugarren astean egiten da.
