Planak
Gilda eta tortillaren ibilbidea, miniaturazko abentura gastronomiko bat. Dastatu bertako kultura eta tradizioak tabernaz taberna, gozatu euskal gastronomiaz eta pintxorik onenez. Bisitatu Guggenheim Bilbao museoa, bere garaiko arkitektura-lan garrantzitsuenetako bat eta Bilbo berriaren ikurra.
GOIZEAN
Gilda eta tortillaren ibilbidea, miniaturazko abentura gastronomiko bat. Dastatu bertako kultura eta tradizioak tabernaz taberna, gozatu euskal gastronomiaz eta pintxorik onenez. Ba al zenekien lehen gildak Donostian hasi zirela jaten, 1940. urtearen amaieran? Eta patata-tortilla jada jaten zutela XIX. mende inguruan? Bilbok dohain ugari ditu, baina horietan zerbait nabarmentzen bada, bertako gastronomia bikaina da, eta, pintxoei dagokienez, aditu hutsak gara, jakina. Patata-tortilla taberna eta jatetxe guztietan dago, klasiko hutsa da eta. Tipularekin edo tipularik gabe, lodia edo mehea, gutxi eginda edo ondo eginda...
Hori horrela, gure taberna gustukoenak ezagutaraztea pentsatu dugu, tortillarik gozoenak eta gilda tipikoak dasta ditzazun. Tabernaz taberna, kalez kale, gure bertako gidariak jakinarazitako azalpen, bitxikeria eta istorioekin gozatuko duzu. Hamaiketako ezberdina bertako giroan. Eta ez ahaztu gildaren errezeta oroigarri gisa eramatea, harrituta utziko dituzu zure lagunak!
ARRATSALDEAN
Bisitatu Guggenheim Bilbao Museoa, nazioarteko arte moderno eta garaikideko museorik nabarmenetako bat, Frank Gehry arkitekto entzutetsuak diseinatua.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Enogastronomiako gidari espezializatuak:
Non jan plan honetan:
www.euskadigastronomika.eus/eu
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/restaurantes
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/hoteles
Egunak / ordutegia / iraupena:
Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 13:00etan – 2 ordu
Talde pribatua: 2 eta 6 lagun artean
Hasiera: Plaza Biribila (Bilboko Turismo Bulegoa)
Bisita gidatua, 3 geldialdi eginda, 2 tortilla, 2 gilda eta 3 edari dastatzeko.
https://www.enedenorte.es/index.php/producto/gilda_tortilla_pintxos_gastronomia-bilbao/
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:


Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Bilbao Bizkaia turismo bulegoa
https://www.enedenorte.es/index.php/producto/gilda_tortilla_pintxos_gastronomia-bilbao/
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Oinetako erosoak eraman.
- · 18 urtetik beherakoek ezin dute alkoholik edan. Freskagarriak edo muztioa izango dituzte aukeran alkoholaren ordez.
- · Prezio bereziak 12 urtetik beherakoentzat. Kontsultatu.

