Getxo osorik
Getxo herri xarmagarria da, ezberdina eta txoko magikoz betea.
Turismo-erakargarritasun handikoa da, bertako hondartza paregabeei eta monumentu-ondare handiari esker; txango ahaztezina egiteko toki xarmagarria da.
GOIZEZ
Goizari ekiteko, gosaldu egingo dugu Areetako terrazaren batean, Bizkaiko zubiaren ikuspegi paregabeaz disfrutatuz. Harrituta utziko gaituzte Abrako badiari hasiera ematen dion zubi honen historiak eta dotoretasunak.
Handik hasiko dugu Etxe Handien ibilbidea, bertako arkitekturaz goza dezagun. Getxoko kirol-portura iritsiko gara hurrena; hainbat jardueraren eskaintza zabala dugu aukeran han.
Ibilaldia belaontzian Abrako badian.
Gozatu ilunabarraz belaontzi batean
Nabigazio-lizentziako ikastaroa
ARRATSALDEZ
Ingurunea ezagutu ondoren, indarrak berritzen eta esperientzia dibertigarri batean emango dugu arratsaldea.
Euskal Herriko artisau-garagardoak dastatzea erabakiko dugu, edo, agian, Portu Zaharrera joatea pintxoak probatzera.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- Irteerak belaontzian El Abra Getxo kirol-portutik / App Puerto Viejo / MagicFlyExperience: Oficina de turismo de Getxo | 94 491 08 00 |www.getxo.eus/turismo
Non jan plan honetan:
https://www.getxo.eus/eu/turismo/descubre-getxo/Donde-Comer
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.getxo.eus/eu/turismo/descubre-getxo/Donde-dormir
Informazio gehiago:
Gomendioak
- Arropa eta oinetako erosoak
- Aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da
Planaren xehetasunak
Gaia
- Ura
- Natura eta paisaia
- Gastronomia
- Kultura
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Haurrak
- Lagunak
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara