Gernika, bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an, Alemaniako ordezkaritza militarraren aireko indarrek, “Kondor Legioa” gisa ezagutuek, Gernika bonbardatu zuten. Gertaera traumatiko honen kronologia, garapena eta eszenatokiak dira bisita honen ardatz nagusiak. Hala, bonbardaketaren xede ziren lekuak, hegazkinen ibilbidea, plana, ondorioak bertatik bertara eta giza faktorea ezagutu ahal izango dituzu, bitxikerien eta anekdoten bidez eta historiagile baten laguntzaz. Bisita amaitzean, pintxoak dastatzeko aukera eskainiko da, Gernikako ostatu ezagun batean.