Gaztelugatxeko San Juan Joëlette gurpil aulkian

Mendi ibiliak, kultura, natura eta historia nahasten dituen jarduera, hemendik aurrera, eta Euskadin bakarrak diren gure tresnei eta laguntzari esker, mugikortasun murriztua duten pertsonek egin ahalko dutena. Joëlette gurpil aulkiak erabiltzen ditugu lehen irisgarriak ez ziren lekuak irisgarri egiteko. Aukera paregabea da mugikortasun murriztua duten pertsonek Euskadiko leku enblematikoenetako bat ezagut dezaten: Gaztelugatxeko San Juan. Oztopoak gaindituko ditugu 241 eskailera mailak igotzeko. Eneperi jatetxearen aparkalekuan elkartuko gara, eta lehenengo jaitsiera egin ostean, eskaileretan gorako igoera zirraragarriari ekingo diogu. Goian gaudela, kostaldearen ikuspegiez gozatu eta uhartetxoaren eta bertako ermitaren historia ezagutuko ditugu. Esperientzia atsegina, hurbila, alaia, irisgarria eta inklusiboa.