Ibilbidea itsasontziz Gaztelugatxeko San Juanen

Lurretik haren edertasuna zoragarria da, zer esanik ez itsasotik. Bermeo arrantzaleen herrian itsasontzi bat hartzea eta Euskal Kostaldearen zatitxo honetan nabigatzea proposatzen dizugu. Garai batean kortsarioak eta piratak ibiltzen ziren inguru honetan, eta han gure historiako bataila garrantzitsuak izan dira. Matxitxako lurmuturra atzean utzi ondoren, Gaztelugatxe uhartea ikusiko dugu parez pare. Zubi batek eta 200 eskailerek baino gehiagok lotzen dute lurrera. Gainean, San Joanen omenez eraikitako ermita du, inguruko arrantzaleek debozio handia baitiote. Gainera, hainbat erritu eta legendarekin lotzen da. Itsasontzitik Gaztelugatxeko Donieneren edertasunaz gozatu ahalko dugu. Gutxik bizi dezaketen pribilegioa da.

Gomendioak

  • Toki paregabea: uharte bat, tontorrean ermita bat duena, eta lurrera 200 eskaileraz baino gehiagoz lotua dagoena.
  • Gaztelugatxeren edertasunaz gozatzeko bidaia itsasontzian.
  • Itsasoaren eta itsaslabarren artean dagoen uhartearen giro magikoa.