Planak
Gaur Gasteizera gerturatuko gara, milurteko hiri batez gozatzera; gure proposamenari jarraiki, almendra formako bere Erdi Aroko hirigunea ezagutu eta hiriaren historian barrena bidaiatuko duzu, Santa Maria katedrala bisitatzean.
Ondoren, Sendako ibilbidean zehar paseatuz erlaxatzeko abagunea izango duzu, hiriaren bihotza eta Armentiako basilika erromanikoa lotzen dituen 3 kilometroko oinezkoentzako ibilbidean, alboan jauregitxoak eta museoak dituena, eta milurteko zuhaitzez estalita dagoena.
GOIZEAN
Goizeko saiorako, hirigune historikoan barrena paseatzen hastea proposatzen dizuegu. Gasteizen historian murgiltzearen parekoa izango da, bere plaza, kantoi eta eliza gotiko eder eta jauregi errenazentista dotoreekin, esate baterako, Goiuri, Montehermoso, Eskoriatza-Eskibel eta Bendaña jauregiekin. Azken horren barnean, Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa daude, munduko karta-bilduma onena daukana.
Ordu eta erdian hiriaren sekretuak eta historia desestaliko dizkizun bisita gidatu bat egitea gomendatzen dizugu. Turismo-bulegoan jardueren eta bisiten berri emango dizute.
Gogoratu ezazu Santa Maria katedrala bisitatzea ezinbestekoa dela, hiriaren historia ondo ezagutu nahi badugu. Aldez aurretik erreserba egin behar da. Haren zaharberritze-lanak inspirazio-iturri izan dira idazle askorentzat, besteak beste, Ken Follett, Paulo Coehlo edota Toti Martínez de Lezearentzat. Hiriaren XI. mendeko harresia bisitatuz amaitu dezakegu goiza.
Ibilbide historiko honen ostean, hiriko edozein taberna edo jatetxera hurbildu gaitezke bazkaltzera, euskal gastronomia tradizionala ezagutzera eta gozatzera.
ARRATSALDEAN
Eguna osatzeko, aukera lasaiago bat dakarkizuegu orain; paseo atsegin bat. Aukera erakargarrienetako bat Florida parkera gerturatzea da, eta gero Sendako ibilbidetik jarraitzea, oinezkoentzako hiru kilometroko arboladia duena, parkez eta jauregitxoz inguratua, portada bikainaz apaindutako Armentia basilika erromanikora heldu arte.
Ibilbide honetan zehar Armagintza museoa eta Arte Ederren museoa aurkituko dituzu, eta biek merezi dute bisita bana.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Bisita gidatuak: www.vitoria-gasteiz.org
- Dastatzeak eta sukaldaritza-tailerrak: www.vitoria-gasteiz.org
- Bizikleta alokatzea: www.vitoria-gasteiz.org
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.vitoria-gasteiz.org
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.vitoria-gasteiz.org
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Gasteizko Informazio Bulegoa / Espainia Plaza, 1 behea / 945 16 15 98
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Etorri aurretik, jar zaitez harremanetan turismo-bulegoarekin. Zure bisitari ahalik eta etekin handiena ateratzeko Bisita gidatuak, bertako gida batekin kontratatu ditzakezu; gehiago gozatuko duzu eta kalitatezko enplegua sortzen eta hiria aberasten lagunduko duzu.
- · Erosketa enogastronomikoak egitea. Hiriko gozoak, ardoa, eztia, Añanako gatza... Azoka eta denda gastronomikoak. Kontsultatu itzazu gure turismo-bulegoan zeintzuk diren gure gozotegietako espezialitateak gozoen ibilbide bat egiteko.
- · Denbora gehiago izanez gero Gasteizek eta Arabako gainerako herriek asko dute zuri eskaintzeko.
