Planak
Fun&Golf Urgoiti jauregian
Esperientzia bikaina da, bai golfean inoiz aritu ez direnentzat, bai maila bat dutenentzat.
Ikastaroan zehar golf irakasle tituludun baten laguntza jasoko duzu. Urgoiti jauregiko Pitch&Putt golf zelaian izango da, arte, haritz eta tokiko landarez inguratuta, eta ikuspegi paregabeez gozatzeko aukerarekin.
Bederatzi zulo laburren ibilbidean sartu aurretik, praktika zelaian hasiko zara zure trebetasuna eta approach delakoa lantzen. Amaitzerakoan, diploma bat jasoko duzu, esperientziaren oroigarri.
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Barne hartzen du:
- Golf eskola. Hastapenak edo hobekuntza.
- Irteera golf zelaira irakaslearen laguntzarekin, kolpeak eginda zulo bakoitzean.
- Ahaleginari saria: txakolin kopa eta pintxoa.
- Diplomak ematea.
Ez du barne hartzen:
Ez du barne hartzen joan-etorria, ostatua, gidaria, ondorengo edariak.
Gutxieneko pertsona kopurua:
2 lagun
Iraupena:
2 ordu 30 minutu
Noiz egin daiteke:
Astelehenetik igandera: 10:00-18:00
Informazio gehiago:
https://www.hotelpalaciourgoiti.com/golf
Hizkuntzak:
Ingelesa, Gaztelania, Euskara





