Flyscharen ibilbidea Geoparkean

Euskal Kostaleko Geoparkean biziko dugu Flyscharen ibilbidea, lurraren historiaren 60 milioi urteen lekuko izateko aukera emango diguten itsaslabar liluragarrien artean.

Zumaiatik Mutrikura joango gara, itsasoz; Debatik igarota. Itsaslabarretan, planetako santutegi geologiko handienetako baten sekretuak ezagutuko ditugu, eta arrokei esker, hamaika gertakariren berri izango dugu; esaterako, dinosauroen desagertzearen berri.

Gida espezializatu baten eskutik, lur hau itsasoarekin lotu duten bizimoduak eta tradizioak ezagutuko ditugu: Zumaiako ontzigintza, Debako merkataritza eta Mutrikuko balea arrantza. Mutrikun lur hartuko dugu, itsas zaporeko herrian. Bertan, 45 minutuko atsedena egingo dugu, eta portua zein hirigune historikoa, multzo monumental izendatutakoa, ikusteko aukera izango dugu.

Gomendioak

  • Gure planetaren bilakaeraren ondorio miragarri honek sorraraziko dizun harridura.
  • Itsasontziz egindako txango zoragarria, sekulako itsaslabarrak ikustera eramango gaituena.
  • Harritu zaitezte UNESCOk aitorturik duen Geoparke honetako ondare naturalarekin eta bertako panoramika sinesgaitzekin.