Planak
Gorbeiako ibilbidea Altzakortako atseden-eremutik abiatzen da, eta Atxuloraino eramango zaitu. Ibilbide honek zailtasun ertain-txikia du, eta paisaia paregabea. Ibilbidearen iraupena, guztira: 3 ordu.
Ezagutu Orozko Mariren eskutik. Ginkana honetan hainbat proba gainditu beharko dituzu eta, horri esker, oso modu ezberdin eta jostagarri batez ezagutuko duzu Orozko. Nahi izanez gero, Orozkoko etnografia-museora ere joan ahal zara, merezi baitu ezagutzea. Sarrera doan da.
GOIZEZ
ATXULORA ALTZAKORTATIK
Altzakortako (Orozko) atseden-eremutik abiatuta, hiru ordu inguruko ibilaldia egingo dugu Gorbeiako parke naturalean barrena. Helburua: Atxuloraino iristea. Itzinako biotopo babesturako sarrera naturala da eta han dago Supelegor leizea, Mariren bizilekua.
Webguneko ibilbidea: https://bit.ly/3lqRfhC
Wikiloceko ibilbidea: https://bit.ly/3bU73Xe
Itzinara sartzeko ateetako batera iritsiko gara, Atxulora alegia, eta, horrez gain, bertatik bertara jakin ahal izango dugu basoak Gorbeiako paisaian zer-nolako garrantzia duen pagadi txikiak eta konifero sailak zeharkatuko ditugu eta.
ARRATSALDEZ
EZAGUTU OROZKO MARIREN ESKUTIK:
Jarduera honetan Orozkoko hirigunean zehar oinez ibiltzea proposatzen dizugu; ordu eta erdi bateko ibilbidea, gutxi gorabehera. Udalerria modu ezberdin eta jostagarri batez ezagutuko duzu.
Erronka, galdera, argazki eta bideo batzuk gainditu beharko ditugu jolas honetan, eta pistak ere emango dizkigute, toki batetik beste batera iristen laguntzeko. Umorea eta adimena behar-beharrezkoak izango dira! Taldean egitea proposatzen dizuegu. Zer egin behar dut? Orozkoko turismo-bulegora joan, hor emango dizute jolasari ekiteko behar duzun informazio guztia.
Lehenik eta behin, app bat deskargatu beharko dugu mugikorretan, eta doako kode bat emango digute turismo-bulegoan, jolasten hasteko. Guztientzako moduko jarduera da. Etorri familiarekin edo lagunekin, eta esaguzu esperientzia zer iruditu zaizun.
OROZKOKO ETNOGRAFIA MUSEOA, Orozkoko museoa izenez ere ezaguna, Legorburu jauregi-etxean dago. XVIII. mendeko jauregi bat da, Kareaga Etxea izenez ezagunagoa. Orozkoko plaza nagusian aurkituko duzu, udaletxetik metro batzuetara. Era guztietako bisitarientzat; familiarekin, lagunekin, bikotekidearekin edo taldean etortzeko museo bat da. Euskal tradizioetan eta kulturan interesa baduzu, gu bisitatzera etorri behar duzu. Gure arbasoak nolakoak ziren ikusiko duzu, bai eta zein ziren haien tradizioak eta berezitasunak.
Haurrentzat, berriz, ginkana txiki bat dugu, bisitan parte har dezaten, bai eta maketa interaktiboak ere.
KONTRATATU DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK
- Dimako Antzasti Museoa: 657 704 207 | www.antzasti.eus
- BTT. AXPE EBIKE Alokairua: 625 702 019 | www.axpeebike.com
Informazio gehiago:
Informazio gehiago:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:

Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Errespetatu ingurunea, flora eta fauna. / Utzi ingurunea garbi. / Jarraitu seinaleei. / Jantzi arropa eta oinetako egokiak.
- · Ahal bada, joan zure autoan, zenbait lekutara ez baita iritsi garraiobide publikoan.
- · Egonaldia aprobetxatu bertako produktuak etxera eramateko (gazta, txorizoa, ogia, eztia, txakolina...).
