Ezagutu Arabako Errioxa Ebrotik

Ibilbide bat egingo dugu kayakez, gidari aditu baten laguntzarekin, Ebro ibaian, Lapuebla de Labarca eta Eltziego parean. Ibilbideari Pobedako bidea esaten zaio. Ibilbidean zehar, Arabako Errioxaren ezaugarri diren mahasti zabalak ikusi ahal izango ditugu.

 

Gainera, bertako fauna eta flora ezagutuko ditugu modu dinamiko, entretenigarri eta desberdinean. Gozatu Arabako Errioxaz inoiz imajinatu ez bezala.