Planak
Zumaiako ondare geologikoa ezagutzeaz gain, interpretatutako ibilbideak oinez eta itsasontziz egiteko aukera ematen du, baita itsasoko urak gure osasunari dakarzkion onurak ezagutzeko eta gozatzeko aukera ere.
GOIZEAN
Bisitaldia Algorri naturaren interpretazio-zentrora. Zentro horretan, Zumaiako natura-ondarea azaltzen da (geologia, padurak, dunak, artadia eta abar) eta Flysch-a nola sortu zen azaltzen duen ikus-entzunezko interesgarri bat ikusteko aukera eskaintzeaz gain, 6 metro inguru luze den iknofosil baten erreplika ere aurki daiteke bertan.
Azaleratze geologikoa ezagutzeko, Itzurun hondartzara igo eta aparteko ikuspegiaz goza daiteke. Ez ahaztu ondare geologikoaren azalpena duen panela irakurtzea! Jarraian, Algorri puntara joan daiteke eta Geoparkearen kostalde osoa ikusi; gero, jaitsi eta Algorri kalan dagoen panela irakur daiteke (K/T muga zer den ulertzeko), eta Ardantzabide kalean barrena Zumaiara itzuli, azkenik. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, hasieran Itzurundik Talai Mendira igo daiteke eta gero atzera Itzurunera itzuli.
ARRATSALDEAN
Eguna osatzeko, txangoa egin daiteke itsasontziz kostalde magiko hau ikusi eta hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatua eginez (aurrez egin behar da erreserba hemen: www.geoparkea.eus). Badira hainbat enpresa ere Zumaian, bisitaldi pribatuak belaontzian, kayak batean edo itsasoko motoan egiteko aukera eskaintzen dutenak.
Bisitaldi gidatua egin beharrean edo egin ostean, itsasoko uraren onurez goza dezakezue Itzurun hondartzan bainua hartuta, edo Zelai Talasoterapia Hotelean talasoterapiako zirkuitu bat eginda.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Zelai talasoterapia-zirkuitua
- Itzurun hondartza z.g. /943 865 100 /www.talasoterapiazelai.com
Aisialdirako beste proposamen batzuk
- Begi-Bistan / 657 794 677 / www.begi-bistan.com
- Ekhi Nautika / 687 736 555 / www.ekhinautika.com
- Txonpe Nautika / 600 430 018 / www.txonpe.com
- KostaXtreme / 688 772 173/ www.facebook.com/kostaxtreme
- Flysch Surf / 679 3212.53 / www.flyschsurf.com
- Spot / 943 860 768 / www.spot-shop.eu
- Surfing Zumaia / 606 574 382 / www.surfingzumaia.com
- Ural Experience / 722 354 600 / www.uralexperience.com
- Centro de Deportes Náuticos / 643 787 540
- Polideportivo / 943 862 021 / www.zumaia.eus
- Redymar / 943 143 176 / www.jetsyquads.com
- Jolas Golf Karakas / 605 715 273
Non jan plan honetan: https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Non ostatu hartu plan honetan: https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Zumaia Turismo Bulegoa / Kantauri plaza 13 / 943 143 396/ turismoa@zumaia.eus
www.zumaia.eus/es/turismo/que-hacer/planes/1-patrimonio-geologico
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Erreserbatu bisitaldi gidatua aldez aurretik
- · Biderako ura eta jatekoa eramatea gomendatzen da, eta trekkingeko oinetako eta arropa erosoak jantzi behar dira.
- · Errespetatu ingurumena! Landa-inguruneetan nahiz hondartzetan oinez egiten diren ibilbideetan, itsasontziko zeharbideetan eta naturako jardueretan, mesedez, har itzazue aintzat ingurumena errespetatzeko gomendio guztiak eta, ahal izanez gero, egin itzazue, bide batez, beste norbaitek eragindako kalteen ondorioak minimizatuko dituzten ekintzak .
