
Planak
Euskal Kostaldea 4X4 ibilgailuan
Ibilbide bat prestatu dugu zuretzat, erabat prestatutako eta hornitutako 4x4 ibilgailuetan. Ibilbidea adin guztietarako aproposa da eta ondo pentsatuta dago, oso dibertigarria da eta atseden hartzeko geldialdiak ditu, zure erretinetan geratuko diren paisaiez gozatu ahal izateko: Gaztelugatxeko San Juan, Izaro uhartea, Ogoño lurmuturra edo Urdaibai (biosferaren erreserba), baita kostaldeko herriak ere, esaterako, Bermeo, Bakio, Armintza eta Plentzia. Txangoak bi orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Bakio eta Urdaibaiko ibaiadarra lotzen dituen eremuko txoko ederrenak bisitatuko ditugu, eta Gaztelugatxeko biotopotik eta uhartetxoaren gaineko ermita ospetsutik igaroko gara. Begirale arduradunak interes turistikoko azalpenak emango ditu ibilbidean zehar. Esperientziaren goreneko unean, eguzkia Kantauri itsasoan ezkutatzean, brindisa egingo dugu cavarekin.
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:

Barne hartzen du:
- 4x4 ibilgailuetan egingo den ibilbidearen aurkezpena.
- Interes turistikoko azalpenak, ibilbidean zehar.
- Brindisa, cavarekin, eguzkia ezkutatzean.
Ez du barne hartzen:
Esperientzia egingo den tokirako garraioa.
Gutxieneko pertsona kopurua:
2 laguneko taldea, gutxienez; 6 lagunekoa, gehienez.
Iraupena:
2 ordu 30 minutu
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Paseoa, 4x4 ibilgailuan, Urdaibaiko biosferaren erreserbako txoko zoragarrietan, Gaztelugatxeko biotopoan eta Bakioko Areaga hondartzan barrena.
- · Arratsa, euskal kostaldean, brindisarekin.
