Espeleologoa egun batez Oñatiko Arrikrutz kobetan
Euskal Herriak, bere barrenetan, leize eta galeriaz osaturiko paradisu ikaragarria gordetzen du, mundu osoan ezaguna, haren balio geologiko, arkeologiko eta paleontologikoagatik.
Kobazuloen mundu miresgarrian murgiltzeaz gain, espeleologoen lana ezagutzeko aukera emango dizu esperientziak. Aizkorriren magalean dago Arrikrutz –Euskal Autonomia Erkidegoko mendirik altuenetarikoan–, Oñati ondoan. Lur azpian 14 kilometro baino gehiagoko galeriak dituela, bene-benetako altxorra da espeleo-logiazaleentzat.
Jaitsi 50 metro baino sakonago, lilura zaitez lurrazpiko ibaiarekin, estalaktitekin eta aurkikuntza paleontologikoekin (pantera, hartz eta haitzuloetako lehoien eskeletoak), ibil zaitez arrastaka leizearen barruan, lagundu gidariei puntu topografikoak hartzen edo haitzuloetako fauna berezia identifikatzen. Azken finean, izan zaitez espeleologo egun batez bi gidari adituk lagunduta... Ez zaizu damutuko!
Espeleologoa egun batez
Espeleologoa egun batez
Espeleologoa egun batez
Espeleologoa egun batez
Espeleologoa egun batez
Previous
Next