Espeleologo txikiak. Arrikrutzeko kobak, familian

Bidaia zirraragarri bat proposatzen dugu Oñatiko Arrikrutzeko koben lurpeko mundura. Etxeko txikienak, mapa eta linterna baten laguntzaz, galerien labirinto ilunean barneratuko dira, eta han fosilak, kobetako ohiko formazioak eta animaliaren bat edo beste aurkitu beharko dute, esploratzaile handiak balira bezala.

 

Abentura hasteko, katuka igotzen hasi, leku estuetatik kokoriko igaro, edo oinak sartu beharko dituzte putzuetan. Bide misteriotsuaren ibilbidea arrakastaz egiten dutenean, espeleologo diploma bat emango zaie, esploratzaile gisa izandako esperientzia egiaztatzeko. Esperientzia ahaztezina izango da txiki nahiz helduentzat.