Planak
Esku pilota eta itsasoa
Esperientzia honi esker marinelen mundura hurbilduko gara, gure kostaldeko portu ospetsuenetako batean: Bermeoko portuan. Bertan, udalerri honek pilotarekin duen lotura ezagutuko dugu.
Bisita Bermeoko pilotalekuan hasiko dugu, 100 urte baino gehiago dituenean. Kirol horren modalitate desberdinak ezagutuko ditugu gidari profesional baten eta bi pilotariren eskutik.
Erakustaldi batez gozatuko dugu, eta apustuen simulazio sinboliko batez ere bai. Pilotan arituko gara, eta txapelketa txiki batean erabakiko da zein izango den txapelduna.
Jarraian, txango bat egingo dugu itsasontziz Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako txokorik ederrenetako batean.
Amaitzeko, Bermeo ezagutuko dugu eta Arrantzaleen Museoa bisitatuko dugu. Han, pintxo tradizional bat eta txakolina dastatuko ditugu
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:



Barne hartzen du:
- Bisita Bermeoko pilotalekura gidari profesional batekin. 0h 15m
- Erakustaldia eta txapelketa txikia parte hartzaileen artean, eta opari banaketa. 0h 45m
- Paseo gidatua itsasontziz Bermeo eta Elantxobe artean. 1h 00m
- Bisita Erdi Aroko Bermeo udalerrira. 0h 30m
- Bisita Arrantzaleen Museora, eta pintxo eta txakolin dastaketa. 0h 30m
Ez du barne hartzen:
Joan-etorria esperientziaren tokiraino.
Gutxieneko pertsona kopurua:
5 lagun, gutxienez. 66 lagun, gehienez.
Iraupena:
3 ordu
Noiz egin daiteke:
Apiriletik urrira bitartean (larunbat eta igandeetan, 11:00etan)
Informazio gehiago: Bermeoko turismo bulegoa
Hizkuntzak:
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Itsasontziz paseoa, euskal kostaldeko txoko ederrenetako batean (San Joan Gaztelugatxe-Bermeo).
- · Euskal pilota kirol tradizionala ezagutzea eta praktikatzea Bermeoko pilotalekuan, pilotariekin, eta sari banaketa.
- · Arrain kontserba artisauak egiteko prozesua ezagutzeko aukera, bertako industria nagusietako batean, eta produktuen dastaketa.









