Enkarterri

Enkarterrin, Bizkaiko eremurik mendebaldekoenean egun bat ematea proposatzen dizugu. Hasteko, meatzaritzari lotutako iragana ekarriko dugu gogora; jarraian, plater tipiko —eta sendo— bat dastatuko dugu Erdi Aroko hiribildu batean, eta, amaitzeko, museo-fabrika berezi bat ikusiko dugu, industria-turismoaren alorrean nazioarteko onespena lortu duena.

 

GOIZEAN

Ibilbideari hasiera emateko, Meatzaritzaren Museoa bisitatzea proposatzen dizugu; gogoan izan Enkarterrin zaudela, meatzaritzari estu lotutako iragana duen eremu batean. El Pobal burdinola litzateke hurrengo geltokia, Muskizko udalerrian, naturagune zoragarri batean. Olagizonak nola lan egiten duen ikusiko duzu zuzenean.

 

Bazkaltzeko orduan gomendatzen dizugu Balmasedara joatea putxeran egindako babarrun gozo-gozoak jatera, ahoa ur bihurtuko zaizu! Digestioa errazteko, ibilaldi bat egingo dugu Balmasedako Erdi Aroko erdigunean barrena, eta herriaren ikurra den Zubi Zahar ederra ere zeharkatuko dugu. Balmasedako hiribilduak zeresan handia izan zuen Bizkaiaren egunerokoan.

 

ARRATSALDEAN

Gure ibilaldia amaitzean, eta eguna amaitu aurretik, La Encartada Fábrica Museoa bisitatu behar dugu, ezinbestean. Errege-fabrika zegoen tokian egundoko Museoa sortu dute, iraganeko makinei eta giroari ezin hobeto eutsiz. Badirudi fabrika edozein momentutan martxan jar litekeela.

 

Bisita amaitzean, eraman benetako Txapel bat!

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net

Gomendioak

  • Kontsultatu meatze-museoan bisita gidatua egiteko aukera, eta zentroko boluntarioetako baten eskutik bada, askoz hobe!
  • El Pobalen, kontsultatu forja-lan erakustaldien egutegia.