
Planak
Egun honetan mendi-ibilaldi bat eta Elorrion bisita kultural bat egitea da gure proposamena. Goiza mendi-ibilaldi bat egiten emango dugu. Gero, hirigune historikora joango gara, eta pintxo tipikoak dastatu ahal izango ditugu. Arratsaldean, ibilaldi kultural bat egingo dugu Elorrioko jauregi-hiribilduko hirigune historikoan zehar.
GOIZEAN
Gure proposamena da lehen orduan ibilaldi bat egitea. Aukera bat Elorrioko Naturbideak sareko ibilbideak dira: ibilbideen sare hau Elorrioko landa-auzoetan zehar dabil, eta udalerriko natura, kultura eta paisaia aberatsa miretsi ahal izango dugu.
Beste aukera bat Trenaren Naturbidea da: Durango-Elorrio trenbide zaharrari jarraitzen dio ia ibilbide osoak, Elorrio-Apatamonasterio zatian. Ibilbideak bat egiten du Arrazolako (Atxondo) bide berdearekin, zeina Anbotorako igoeraren hasieraraino iristen baita.
Ondoren, Elorrioko hirigune historikoko tabernak ezagutuko ditugu, eta, hamaiketakorako, pintxo tipikoak dastatuko ditugu. Erreserba ere egin dezakegu udalerriko jatetxeren batean, karta landuak eta bertako gastronomia probatzeko.
ARRATSALDEAN
Arratsalderako, ibilbide bat proposatzen dizugu, hirigune historikoa bisitatu, eta haren iraganaren berri izateko; ondasun erakargarriak ikusiko ditugu, hala nola: Kanpokaleko atea, jatorrizko hiribilduko etxeak, guruztokiak, Sortzez Garbiaren basilika eta jauregi eta lorategi ugariak. Elorrioko hirigune historikoa audiogida batez lagunduta bisita daiteke.
Hirigune historikoan ibili ondoren, San Agustin auzora gerturatzea gomendatzen dugu; ibilaldi atsegin bat egiteko aukera izango dugu bertan, baita Erdi Aroko eliza ederra bisitatzekoa ere.
Eguna amaitzeko, Argiñetako nekropolia bisitatzea gomendatzen dizugu, Euskal Herriko hilobi-monumenturik garrantzitsuenetako bat; bertako hilobiak eta hilarriak nabarmentzekoak dira. San Adrian ermitaren ondoan dago.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Audiogiden zerbitzua doan eskura daiteke turismo-bulegoan, edo www.elorrioturismo.eus webgunean, ibilbidearen audioa eta planoa zure euskarrira deskargatu nahi izanez gero. Guztientzako moduko plan bikaina: familiak, adiskide-taldeak, bikoteak...
Non jan plan honetan:
www.euskadigastronomika.eus/eu
https://www.visitelorrio.com/jan
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.nekatur.net/Default.aspx?lang=eu-ES / https://www.visitelorrio.com/lo-egin
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:



Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Artzain, egun batez. www.alluitznatura.com/eu
- · Zaldi-ibilaldiak Elorrion zehar (http://www.hamaikaizpi.com/euskera.html).
- · Ibilaldi gidatuak tuk-tukean: Elorrio-Atxondo http://www.eguzkibandb.com/eu.
