Egun bat Izarraizko natura-ingurunean, kontserbazio bereziko eremu izendatuan
PR GI-214 IZARRAIZKO BIRA, zinez ederra den ingurune batean gozatzeko plan bat mendia eta natura maite dutenentzat.
Izarraizko mendigunea Urola bailaran dago, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udal-mugarteetan. Natura Eremu Babestu izendatuta dago, eta 1.531,5 hektarea eta hiru mendi nagusi hauek ditu: Erlo (1.026 m), Kakute (942 m) eta Xoxote (930 m).
GOIZEAN
Eguna Aittolako atseden-eremu eta aparkalekuan hasiko dugu, gune estrategikoa baita Izarraizko biraren ibilbide zirkularrari zuzenean ekiteko. Ibilbide homologatu eta seinaleztatu bat da, 17,5 kilometrokoa; 870 metroko igoera metatua du, mendilerro osoari mendi-mazelaren erdialdetik bira eginda.
Hiru lotura egiteko aukera ere badago, Azpeiti, Azkoiti eta Zestoatik, baina desnibel handiagoko zatiak daude:
- Azpeitiko lotura herri horretako Izarraizko Atea parkean hasten da eta Urretatxiki baserritik gertuko bidegurutzean egiten du bat ibilbide zirkularrarekin.
- Azkoitiko lotura herri horretako Balda plazan hasten da, eta Aitzgaña baserritik gertuko bidegurutzean egiten du bat ibilbide zirkularrarekin.
- Zestoako lotura herrigunean, Portalen, hasten da, eta Ondarbaso baserritik gertuko bidegurutzean egiten du bat ibilbide zirkularrarekin.
Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) izendapena du, Europako zuzentarauen zerrendetan jasotako espezie eta habitat batzuk daudelako bertan. Beste espezie batzuen artean, hegazti harrapariak eta txoriak, saguzarrak, bertako ibai-karramarroa eta zenbait anfibio eta narrasti nabarmentzen dira, bai eta baso autoktonoak eta larre- eta sastraka-eremuak ere.
Ibilbidea amaitutakoan, atseden hartu eta indarrak berritzeko, Aittolako atseden-eremura joatea da aukera bat, mahaiak, bankuak, parrilak eta iturri bat baitaude han.
Xoxoteko mendi-aterpetxean ostatu-zerbitzua osoa ere badago, eta mendigunean egin daitezkeen jardueretarako abiapuntu bikaina da.
Beste aukera bat Zestoan, Azpeitian edo Azkoitian dauden eskaintza gastronomikoez baliatzea da.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan: https://urolaturismo.eus/es/2013-11-06-21-58-08/gastronomia-non-jan
Non ostatu hartu plan honetan:https://urolaturismo.eus/es/bidaia-antolatu/itemlist/category/2-non-lo-egin
Gomendioak
- En la montaña: intenta no ir nunca solo al monte. Camina únicamente por los senderos señalizados.
- En la montaña: Los perros deberán ir siempre atados.
- En la montaña: no hagas fuego ni tires cigarrillos.
- En la montaña: la acampada no está permitida.
- En la montaña: estás en una zona de uso ganadero. Cierra las puertas y barreras que encuentres por el camino. Respeta el trabajo de nuestros baserritarras.