EGAK esperientzia

Egona apartamenduak, Kirkilla Enea jatetxea, Aizpurua gozotegia, eXperientziak eta Gela Urdina escaperoom – ihes gelaren artean  elkarlanetik sortutako proiektua. Zarautz familian, lagun artean edota bikotearekin bizitzeko aukera. EGAK esperientziarekin deskonektatzen lagunduko diegu, etxean bezela sentitzen diren bitartean.

 

Nola?   

  

Goxatzeko eta gozatzeko 3 gakoak lortuta:

1.Gakoa: Ondo pasa gertukoekin (une dibertigarriak gogoratzen)

2.Gakoa: Ospatu (egunean egunekoa ospatzen)

3. Gakoa: Itsasora hurbildu (Itsasora hurbiltzeak estresa murrizten du. Bere soinuak indarberritu eta zoriontsuago sentiaraziko zaitu).

 

Pentsa dezagun bisitariak goizean iristen direla. Lo egingo duten apartamendura eramango ditugu (lehioa ireki eta bertatik itsasoa usaintzeko aukera izango dute).  Ondoren bertatik oso gertu Gela Urdina escaperoom – ihes gelan dibertitzeko momentua izango da.

 

Ondo pasa ondoren, bazkaltzeko ordua iritsiko da eta Kirkilla Eneara bideratuko ditugu bertan zain izango baitituzte bazkari ahaztezin batetaz gozatzeko. Arratsaldea beraien kabuz Zarautzez goxatzeko izango dute eta bertan dauden altxorrak ikusteko.

 

Itsasoaren ondoan lo egin ondoren Aizpurua gozotegian artisau gosari eder bat izango dute zain. Bestalde, zeharka guzti hau elkartuko duen EGAK Esperientzia izango dute bisitariek. Gozamenerako hiru gakoak batzen dituen hari eroalea esperientzia bakarra, berezia eta ahaztezina izatea egingo duena.

 

Bisitariarentzat sorpresa izango da EGAK Esperientzia, ustekabe atsegina eragingo du.

 

Horrela, Zarautzen pasatako bi egunak deskonektatzen lagunduko die eta bide batez beraiengan onuratsua izango da.
Prezioa:
Apartamentua birentzako, 140 € pertsonako.
Apartamentua laurentzako, 99 € pertsonako.
6 pertsonarentzako etxebizitza 110 € pertsonako.
Aukera gehiago ditugu.