Planak
Gozatu familia-egun bat Donostian. Bisitatu badia, Kontxako hondartza eta Santa Clara uhartea pirata izango bazina bezala, itsasotik…, eta, arratsalderako, jarduera ahaztezinak proposatzen dizkizugu. Bi aukera: alde batetik, Eureka, Zientzia Museoa! Izarrak ikusi ahal izango dituzu planetariumean, 1 formulako auto bat bidatu simulagailuan, eta hori guztia animaliaz eta zientziaz inguratuta; edo, bestetik, Kutxa Ekogunea, haur eta familientzako gune hau kalitatezko irizpide pedagogikoei jarraikiz diseinatuta dago, eta autonomia eta jolas librea sustatzen ditu. Ingurumenaren gainean kontzientzia bultzatzen du proiektuak, aisialdiaren, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren bitartez, 25 hektareako naturagune batean.
GOIZEAN
Hurbil zaitez Donostiako Boulevardean dagoen Turismo Bulegora, eta jarduerak antolatzeko aholkuak emango dizkizugu, ordutegiak eta abar. Era berean, sarrerak erreserba ditzakegu eta eguneko azken proposamenak aurkitu.
Itsas abentura batekin hasiko dugu eguna: ausartu zaitez badia eta Donostiako kostaldea itsasotik ezagutzen. Donostiako arrantza-portu ederretik abiatuta, itsas zabalera atera eta toki interesgarri hauek aurkituko dituzu: Pasealeku Berria, Urumea ibaiaren bokalea, Moneoren Kuboak, Zurriola hondartza, Igeldo mendia, Haizearen Orrazia, Santa Clara uhartearen ageriko eta ezkutuko aldeak, eta hiriko hondartzak.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, etxeko txikienei asko gustatzen zaizkien bi toki proposatzen dizkizugu... baita handiei ere.
Zientzia maite baduzu… zatoz Europako planetarium handienetako bat ezagutzera, simulagailuak, autoak eta zientzia superdibertigarri ugari Eureka Zientzia Museoan: Eureka! Zientzia Museoa kulturaren eta hezkuntzaren arloko baliabidea da, eta zientziaren eta teknikaren munduarekin lotutako jardueretan parte hartzeko aukera ematen du. Zentroan erakusketa iraunkor bat dago, zientziaren hainbat eremu ezagutu ahal izateko.
Azken belaunaldiko 3Dko PLANETARIUM digitala, behatoki astronomikoa 30 metroko dorre batean, eta animazio eta ikuskizun aukera zabala: Elektrizitatearen Ikuskizuna da aipagarriena, Estatu osoan bakarra. Plastinazio-gelan barrutik nolakoak garen ikus daiteke, eta Animalia aretoan animalia bizien 20 espezie baino gehiago biltzen dira; horiek dira Eureka! museoaren azken berrikuntzak, bisitaria aho bete hortz uzteko.
Eta natura eta animaliak maite badituzu, zatoz Kutxa Ekogunera ikastera eta ongi pasatzera; 0-12 urteko haurrentzako gunea da, kalitatezko irizpide pedagogikoei jarraikiz diseinatutakoa, eta zuhaitzak, habiak, sareak eta baserri txiki bat ere baditu, material naturalez egindakoak.
Tailerrak, jolasak eta bisitaldiak haur nahiz helduentzat, jasangarritasunaren bidea ezagutzen laguntzeko.
Non jan plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/jan/non-jan
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/lo-egin/non-lo-egin
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
- Donostia ITSASOTIK. Izan zaitez pirata egun batez uharteko txalupa motordunetan eta gero bilatu Nemo Aquariumean
- Donostia Arte-garaikideko museoa aire zabalean
- Donostia, pedalei eraginez! Donostiako panoramika osoa bizikleta elektrikoan, ibili txoko guztietan barrena
- Donostia, surfa eta pintxoak Gros auzoan
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:

Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Donostia Turismoa: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/
Katamarana: katamarana zeharkaldia
Eureka Zientzia Museoa: zientzia-museoa-eta-planetarium
Kutxa Ekogunea: Donostian haurrekin egiteko planak
Baliabideak PDFan kokatuta: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/etorri/mapak
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Begiratu zer eguraldi egingo duen etorri baino lehen, agian bainujantzia ekarri beharko baituzu uhartera iristean bainua hartzeko, eta ogitarteko bat bainuaren ondoren indarberritzeko!
- · Hirian barrena ibiltzeko, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu; SS Card txartel turistikoarekin deskontuak izango dituzu garraioan eta hiriko baliabide turistiko gehienetan. SSCARD txartelarekin, deskontu garrantzitsuak baliabide turistiko guztietan, uharteko txalupa motordunetan, museoetan eta abar. https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/eskaintzak/txartel-turistikoa
