Burdin Harana: Donostiatik abiatu, eta bidaia XVI. mendera

Donostian jarriko dugu hitzordua, eta handik Euskal Burdinaren Museora joango gara, autobusez. Bertan, Euskal Herrian burdinak izan duen garrantzia ulertzeko giltzarriak ezagutuko ditugu.

 

Mirandaolako burdinolan sartzearekin batera, denboran atzera egingo dugu. Han, XVI. mendean bezalaxe jantzita doazen olagizonek egindako ikuskizun bereziaz gozatuko dugu, gori-gori dagoen burdinarekin egindako erakustaldi zirraragarri bati esker.

 

Burdin Aroko bidaia amatzeko, Chillida Lantokira joango gara; alegia, Eduardo Chillida eskultoreak burdina lantzen zuen tokira. Ondoren, denbora librea izango dugu bazkaltzeko. Eta, azkenik, euskal baserrien katedrala ezagutuko dugu; hots, Igartubeiti baserria, Ezkio-Itsason dagoena. 1630ean, bere unerik gorenean, baserria handitu eta eraldatu egin zuten, haranean sortzen zihoazen bizimodu eta lan modu berrietara egokitzeko.