Bizkaiko labarrak inguratuz, itsasotik

Getxoko portutik irtengo gara, 12 metro eta 8 lagunentzako tokia duen gure belaontzian. Ibilaldian zehar nabigazio lanetan eta belen eta lemaren maneiuan parte hartu ahalko duzu edo, besterik gabe, erlaxatu eta eguzkia hartu.

 

Zorte ona izanez gero, izurderen bat ere ikusiko dugu. Bestalde, ibilaldian zehar itsasoan murgilaldi bat egiteko aukera izango duzu. Bilboko itsasadarraren bokaletik ibiliko gara eta Bizkaia Zubiaz, eta Areeta, Ereaga eta Arrigunaga hondartzez gozatuko dugu, Algortako Portu Zaharra eta Galea lurmuturra ikusita, baita Aixerrota ere.

 

Barrika, Barinatxe eta Sopelako hondartzak ere ikusiko ditugu. Izugarri gozatuko duzu zaratarik gabe eta haizeak bultzatuta nabigatzeko sentsazioaz.