Bisita irisgarria, Bilbora eta Pagasarrira

Joëlette aulki gurpildunak erabiltzen ditugu gure herriko natura, historia eta kultura pertsona guztien esku jartzeko, lehen iritsi ezin ziren lekuetara iristeko aukera emanez. Oraingoan, mugikortasun urriko pertsonei edo itsuei Euskadiko tontor ezagunenetako batera igotzeko aukera emango diegu.

 

Jarduera hau Bilbon hasi, eta Pagasarriren tontorrean amaituko da.

 

Handik, euskal mendizaletasunaren sorlekutik, hiriburuaren ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Aukera paregabea da mugikortasun urriko pertsonenentzat eta itsuentzat. Esperientzia atsegina, hurbila, alaia, irisgarria eta inklusiboa.