Planak
Zazpi Kaleak, Zabalgunea eta Guggenheim dira hiri honetan ezinbestean bisitatu beharreko mugarriak. Bilbok ezin konta ahala altxor gordetzen ditu bere kaleetan, eta gu horietako batzuk bistaratzen ahaleginduko gara, erdigune historikoan barrena ibiliz, pintxoren bat dastatuz, saltoki ugarietako batzuetan sartuz, eta, ondo bazkaldu ondoren, kafetegi batean atseden hartuz. Turistak ongi etorriak dira Bilbon, hiriak besoak zabalik hartzen ditu denak.
GOIZEAN
Goizean: Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra
Egunari hasiera emango diogu Arriaga antzokiaren aurrean, haren fatxada Bizkaiak garai batean izan zuen aparteko aberastasunaren erakusgarri baita.
Bidebarrieta kaletik, erdigune historikoan barneratuko gara, Zazpi Kaleetan. Udal Liburutegiak, garai batean Askatasunen Jauregia izan zenak, Katedralerako eta Santiago Plazarako bidea erakusten digu. Katedrala bisitatu ondoren, Zazpi Kaleetan barneratuko gara: Goienkale, Artekale, Dendarikale, Belostikale, Arategizar, Barrenkale eta Barrenkale Barrena. Kalerik kale ibiliko gara Erriberako merkaturaino, itsasadarraren gainean. Nahi izanez gero, Erriberako zubia zeharka dezakegu beste Bilbo batean sartzeko, Bilbo Zaharrean alegia, Zazpi Kaleak bezain zaharra izan arren beste historia bat eta beste jende batzuk gorde dituena.
Eguerdian Plaza Barria, Udaletxea eta Albia lorategia
Atseden hartzeko eta bizitza pasatzen ikusteko toki aproposa da Plaza Barria. Posta kaleko arkupetik pasatu eta Areatzara iritsiko gara, hiri historikoaren bihotz berdea osatzen duten lorategietara, hain zuzen. Atzerago, Udaletxea, Bilboko Zabalgunera begira.
Jarraian, Udaletxeko Zubia zeharkatu eta Albia lorategirako bidea hartuko dugu. Zabalgunea toki aproposa da sukaldaritzaz (Bilbon artea da!) gozatzeko.
ARRATSALDEAN
Kale Nagusira hurbilduko gara, hiriko kale komertzialera alegia, eta Moyua plazarantz abiatuko gara. “Fosteritoek” mugatzen dute plaza horretarako sarrera, Kale Nagusiko gune nagusian.
Guggenheim daukagu zain. Itsasadarraren ertzean amarraturik, titanioa eta kristala bete-betean. Museo zoragarri horretan murgilduko gara jarraian, Erdi Arotik modernotasunik distiratsuenera eraman gaituen egunari amaiera emateko.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Ibilbideak bizikletan
Bisita gidatuak tokiko gidariekin
- www.apite.eu/guias
- https://www.bilbaoguia.com/
- https://www.certalsetstours.com/
- http://exploranorte.com/
Non jan plan honetan:
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/jatetxeak
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/hotelak
Non ostatu hartu plan honetan:
https://turismourdaibai.com/eu/ostatuak/
http://turismo.gernika-lumo.net/eu-es/informazioa/alojamientos/Orriak/default.aspx
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
Bilboko turismo bulegoa. Plaza Circular 1 / Alameda Mazarredo 66
https://www.bilbaoturismo.net/
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Baloratu Bilbao Bizkaia txartel bat erosteko aukera http://www.bilbaobizkaiacard.com/
- · Guggenheimera joateko, oinez joan beharrean tranbia hartu nahi badugu, Udaletxetik gertu dugu geltokia, kontrako ertzean

