Planak
Bidasoa ibaiaren ondotik bide berde bat egin dute, Irun eta Elizondo elkartzen zituen lehengo trenbideaz baliatuta. Arras ibilbide ederra da.
Itzultzeko bidea ere egin behar dela kontuan hartuta, gure esku egongo da noraino iritsi: Nafarroako mugaraino Endarlatsan (8 km), Donezteberaino (36 km) edo Oieregiraino (42 km).
Eguna amaitzeko, Bidasoko Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu, Santiago zubian.
GOIZEZ
Ibilbide laua, txangoari beti kutsu interesgarria ematen dioten tunelak, larreak, baserriak eta... Bidasoa ibaia beti ondoan. Prestatutako zatia Doneztebetik haratago iristen da, Nafarroan, eta haraneko herri guztietatik igarotzen da.
Behobiako zubitik has gaitezke bide berdea ibiltzen. Lehenengo 7 kilometroetan paisaia aski antropizatua da, baina kilometro bat-edo eginda baserrien eta larreen ondotik igaroko gara, errepidea beti gure eskuinaldean utzita. Endarlatsatik aurrera (8 km) errepidea ibaiaren beste aldera igarotzen da; beraz, paisaia are naturalagoa izango da.
Tunelak hasiko dira, halaber. Nahi dugun tokiraino joan gaitezke (Bera: 14 km, Igantziko bidegurutzea: 21 km, Doneztebe: 36 km), baina ez dugu ahaztu behar ibilbide bera egin beharko dugula itzultzeko; malda txikiak pixka bat laguntzen du, halere.
ARRATSALDEZ
Irunera itzulita, bazkaldu ondoren, Bidasoko Interpretazio Zentrora joango gara: Santiago zubiaren ondoan dago. Erakusketa iraunkorra dago han, ibaia, aduana, biodibertsitatea eta Donejakue bidea ardatz hartuta. Hura bisitatuta, berriz izango dugu ibaian gora eta behera ibiltzeko gogoa, bai horixe.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non lo egin plan honetan: www.nekatur.net
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Noiz egin daiteke:
Luis Mariano plaza,3. 20302 Irun.
Teléfono: 943 02 07 32-943 645458.
E-mail: turismoirun@bidasoa-activa.com
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Bide berdearen ibilbidean, argi gutxi duten tunel batzuk daude. Linterna bat erabilgarria izan daiteke.

