Bakioko txakolina. Bisita eta dastatzea upategian
Hurbildu “txakolinaren arima” ezizenez ezagutzen den Bizkaiko kostaldeko Bakio herrira, upategi baten bilakaera ezagutzeko. Kokatuta dagoen eraikina 1852koa da, eta dokumentuetan jaso dagoenaren arabera, harrezkero egiten da txakolina bertan, aurreko mendeko 60ko hamarkadan hasi baziren ere ardoa modu profesionalean egin eta merkaturatzen.
Kantauri itsasoaren ertzean baina haranaren erdian babestutako kokapen geografikoa dela eta, bertako mahastietako mahatsek berezko nortasuna dute. Mahastiak eta elaborazio prozesuak gertutik ezagutzeko eta ardoak eta destilatuak dastatzeko aukera izango duzu, zizka-mizka batekin.
Gainera, oroigarri bat eraman ahalko duzu etxera: txakolin botila bat.
Bakioko txakolina. Bisita eta dastatzea upategian
Bakioko txakolina. Bisita eta dastatzea upategian
Bakioko txakolina. Bisita eta dastatzea upategian
Bakioko txakolina. Bisita eta dastatzea upategian
Previous
Next
Gomendioak
- Txakolina Euskadin bakarrik aurkitu ahal izango duzun ardo berdingabea da.
- Txakolin kopa bat dasta ezazu itsas ikuspegi bikainez gozatzen duzun bitartean, euskal kostaldeko itsaslabarretan bertan itsasora begira kokatutako upeltegi batean.
- Euskadiren barnealdeko paisaia menditsuarekin bat egiten duten mahastiak.