Ezagutu Eduardo Chillida, euskal eskultore nazioartekoenetako bat eta parte hartu tailer artistiko batean, zure sormena praktikan jartzeko.
Planak
Artista egun batez Chillida Lantokin
Burdinaren Haranean (Legazpi) ezagutuko dugu euskal eskultore nazioartekoenetako bat, Eduardo Chillida, eremu paregabe batean, Chillida Lantokin. Eremu hori fabrika zahar bat zen, eta orain, aisialdi eta kulturarako eremu moderno bihurtu dute. Hemen gauzatu zuen haizea orrazteko ametsa (Donostiako Haizearen Orrazia).
Hain zuzen, hori izan zen eskultorearen lehenengo lana eta haren atzetik egin zituen gaur egun munduko museo eta plazetan dauden lan izugarriak. Lanok egin zituen sutegi handia bisitatzeko aukera izango dugu. Gainera, Chillidaren sormena ezagutuko dugu grabitazioetarako, bai eta grabatzeko, serigrafiatzeko eta abarretarako teknikak ere, lanak egin zituen tailer berean.
Amaitzeko, tailer artistiko bat egingo dugu, eta praktikan jarriko dugu ikasitakoa. Horrez gainera, geure artelana etxera eraman ahal izango dugu, esperientzia paregabe baten oroigarritzat.
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:

Barne hartzen du:
- Bisita gidatua Chillida Lantokira
- Tailer artistikoa
Gutxieneko pertsona kopurua:
1 agun
Iraupena:
1 ordu 45 minutu
Noiz egin daiteke:
Igandeetan urte osoan
Informazio gehiago: http://lenbur.com/museoak/chillida-lantokia/
Hizkuntzak:
Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Gaztelania, Euskara



