Arrasate enblematikoa: Besaide eta bere hirigune historikoa

Plan honetan Besaideraino, hots, Euskadiko hiru probintziak elkartzen diren leku enblematikoraino, ibilbide txiki bat egitea proposatzen digute, baita Arrasateko hirigune historikoa ezagutzea ere; herri horretako kondaira armarrian dago jasota.

 

GOIZEAN

Goizean, ibilbide txiki bat egingo dugu oinez: PR-GI 96 Udala-Besaide. 7 km-ko ibilbidea da. 2 orduko iraupena du, Arrasateko Udala auzoan hasten da eta Udalatx mendiaren magalean barrena igarotzen da Besaideraino iritsi arte; hor mendien bista zoragarriak ikusi ahal izango ditugu.

 

Ibilbide osoa balizatuta dago eta haurrekin egin daiteke. Gainera, Udalan hainbat establezimendu daude ibilaldia egin ondoren indarrak berreskuratzeko eta paisaia ikusten jarraitzeko.

 

ARRATSALDEAN

Arratsaldean, Arrasateko alde zaharra bisita dezakegu, jatorrizko Erdi Aroko egituraren aztarnak kontserbatzen ditu oraindik.

 

Herrian sartzeko zeuden hiru ateak zeharka ditzakegu. Ibilbidea ate nagusian hasten da: Portaloian eta hortik hiriguneko luzetarako hiru kaleetan barrena ibil gaitezke paseatzen. Hauek dira hiru kale horiek: Ferrerias (hortik Zurgin kantoi atean sartzen da), Erdiko Kale eta, bukatzeko, Iturriotz (hortik Iturriotz atean sartzen da).

 

Paseatuz goazela, hainbat garaitako eraikin interesgarriak ikusiko ditugu: Erdi Aroko San Joan Bautista parrokia, XVI. mendeko Bañez Artazubiaga jauregia eta plaza barroko zoragarria. Plaza horretan udaletxea nabarmentzen da, herriko armarri handia duela.

 

Kaleetan eta ateetan azalpen-kartelak daude, monumentuen esanahia eta garrantzia ulertzen lagunduko digutenak

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

MENDITXIK info@menditxik.com Telefonoa: 616 85 81 26

SIGI-SAGAN sigisagan@hotmail.com Telefonoa: 619485767

FEEL EUSKADI www.feeleuskadi.com Telefonoa: 644 374 746, info@feeleuskadi.eu

UGUTZ BASAURI Telefonoa: 695 753 430, ninaizugutz@yahoo.es

Non jan plan honetan:

https://www.turismodebagoiena.eus/eu/non-jan/

Non ostatu hartu plan honetan:

https://www.turismodebagoiena.eus/eu/non-lo/

Gomendioak

  • Mendiko ibilbidea egiteko, ezinbestekoa da arropa eta oinetako egokiak eramatea.
  • Arrasateko Udalak bisitaldi gidatuak antolatzen ditu aldizka hirigune historikora, baina baita beste baliabide natural eta monumentu-baliabide batzuetara ere. Komenigarria da Udalaren agenda edo programazioa kontsultatzea etorri aurretik: https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/bisita-gidatuak-1
  • Ez dago udalaren turismo-bulegorik, baina gomendatzen dugu liburuxkak, mapa edo informazioa aldez aurretik eskatzea helbide honetan: turismo@debagoiena.eus Telefonoa: 943 79 64 63