Arkitektura eta ardoa Arabako Errioxan: Baigorri menua
Ezagutu grabitatearen upategia, eta gozatu lau ardorekin uztartutako dastatze menu bikain batez, upategiaren lurpeko jatetxean, mahastiei begira.
Planak
Arkitektura eta ardoa Arabako Errioxan: Baigorri menua
Ezagutu Baigorri Upategiak, upategi moderno eta berritzaileak. Upategiaren arkitektura ardoaren zerbitzura dago, eta Iñaki Aspiazu arkitektoak diseinatu eta eraiki du.
Kristalezko begiratoki ikusgarriak ongietorria egingo dizu eta paisaiaz, inguruan duen mahasti itsasoaz eta Toloño Mendilerroaz gozatzeko aukera emango dizu, gure upategiaren zazpi solairuetan murgildu baino lehen. Leku zabala eta argia da, eta bertako garbiketak eta txukuntasunak harritu egiten dute bisitaria. Leku horretan, maldei esker, edozein puntutatik eta modu didaktikoan ikus daiteke nola garatzen den ardoa egiteko prozesua, baita mahats biltze garaian ere.
Bisita egin ondoren, gure lurpeko jatetxean dastatze menu bikain batez gozatuko duzu mahastiei begira, gure ardoetako lau dastatuz. Gure jatetxean, sukaldaritza berritzaileak eta Arabako Errioxako sukaldaritza tradizionalenak bat egiten dute.
Informazio gehiago:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:

Barne hartzen du:
- Bisita gidatua upategira
- Dastatze menua gure jatetxean
Ez du barne hartzen:
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Gutxieneko pertsona kopurua:
1 lagun
Iraupena:
45 minutu
Noiz egin daiteke:
Asteartetik larunbatera: 13:00
Informazio gehiago: http://www.bodegasbaigorri.com/
Hizkuntzak:
Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Gaztelania, Euskara


