Dastatu ezazu euskal Suitza
Mendiz inguratuta eta, batzuetan, haranaren gainean leun etzaten den behe-lainoak estalita; horrelaxe topatuko dugu Aramaio, arabar lurretan kokatuta baina Bizkaia eta Gipuzkoako mugetatik oso gertu dagoen udalerri eder hau.
Aramaioko haranean barrena egingo dugu gaurko txangoa, bere ingurune zoragarriarengatik Suitza txikia deitzen diotena. Halaber, bere produktu gastronomiko ohikoenak (eztia eta sagardoa) ezagutzea proposatzen dizuegu gaur.
GOIZEAN
Aramaio udalerria izango da gure abiapuntua. PR-A 21 mendi-ibilbideari jarraituz, Alfontso XIII.ak “Suitza txikia” izendatu zuen udalerri arabarra inguratuko dugu. Izan ere, edertasun handiko mendiez inguratuta egonik, Aramaiok bere esentzia iraunaraztea lortu du. Bidea luzea eta gogor samarra da. Soilik gure aukeretara eta gure edo gure lagunen egoera fisikora egokitu dezakegun ibilbide-zati bat egitea gomendatzen dizuegu.
Ibilbide luzea egitea erabakiz gero, bidearen erdialdean piknik txiki bat egin dezakegu, eta ibilbidearen zati txiki bat egitea hautatuz gero, Aramaioko gastronomia dastatzeko aukeraz baliatu gaitezke, bere edozein jatetxetara joanez.
ARRATSALDEAN
Atseden hartu eta indarberritu ondoren, esperientzia bereziki interesgarri batera gerturatuko gara: Erlezain egun batez. Horretarako, Aldeko Eztia etxera joango gara. Erlezaintzaren mundu zirraragarrian murgiltzeko aukera da hau, Gorbeian bere goieneko mailan dirauen antzinako lanbide eta jardunbidea. Erlauntzak ikusteko bisita gidatua eta ezti-erauzketarako tailerrera barne: erleak euren abarasketan ikusiko ditugu eta haiei buruzko azalpenak emango dizkigu erlezainak, eta eztia dastatuz amaituko dugu esperientzia hau. Aldez aurretik hitzordua hartu behar da: 603 469 968.
Jarraian, oraindik ere indarrik baldin badugu, Iturrieta Sagardotegira gerturatu gaitezke, Gorbeiako Sagardoa esperientziaz gozatzeko. Hemen, sagardoaren eta sagar-zukuaren ekoizpen prozesua ezagutuko dugu. Bertako sagarrekin eta eskuz ekoizten dituzte edari horiek. Esperientziak barne hartzen ditu: sagarrondoetara bisita, bilketa- eta lanketa-prozesuaren azalpena, sagardotegiaren barrualdera bisita eta sagardo- eta zuku-dastaketa, txorizo eta/edo gaztarekin lagunduta. Aldez aurretik hitzordua hartu behar da: 945 445 385.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Abentura zuhaitz artean: Hontza Extrem / 633 468 947
- Artzain egun batez: Atxeta Gazta / 945 450 167
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.gorbeiaeuskadi.com
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.gorbeiaeuskadi.com
Gomendioak
- Errespeta itzazu ingurunea, flora eta fauna. / Utzi ezazu garbi ingurunea. / Errespeta itzazu seinaleak. / Erne artzain-txakurrekin. / Eraman itzazu jantzi eta oinetako egokiak. / Erosi ezazu gure eskualdean.
- Jarduerak aldez aurretik erreserbatu behar dira, lekua izango dela bermatzeko.
Planaren xehetasunak
Gaia
- Natura eta paisaia
- Gastronomia
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Haurrak
- Lagunak
Noiz egin daiteke
Informazio gehiago:
- Murgiako Turismo Bulegoa / Bea Murgia plaza / 945 430 440 / turismo@gorbeialdea.eus
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara