Aralarreko Parke Naturala: mendi ibiliak
Jardunaldi ederra naturarekin kontaktuan. Ibilaldi erraza egingo dugu Balerdiren oinean, 2,5 ordu ingurukoa, eta 7 km-koa. Bista ikusgarriak izango ditugu, ingurune zoragarri batean.
Txindokiren oinean bazkalduko dugu, Larraitzeko baselizaren inguruan; leku aparta da, eta Aralar Natura Parkearen ate nagusia.
GOIZEAN
Bedaion hasiko da irteera. Landa-auzo txiki baina eder bat da, Tolosatik 17 km-ra dago, eta oso ezezaguna da askorentzat. Bedaiotik, ibilaldi zoragarria egingo dugu Arrubi eta Balerdi mendien oinetan, zenbait soro motaz eta baserriz osatutako paisaiaz inguratuta. Balerdiren itzalean, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugara hurbilduko gara, eta ikuspegi txundigarria eta liluragarria izango dugu: Aralarrek eskaintzen diguna, Nafarroako aldetik.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean Larraitzen. Ibilaldi irisgarria edo abentura-parkea.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan:
https://www.tolosaldea.eus/eu/tolosa-gourmet/donde-comer/restaurantes/larraitz-gain
https://www.tolosaldea.eus/eu/tolosa-gourmet/donde-comer
Non lo egin plan honetan:
https://www.tolosaldea.eus/eu/prepara-viaje/donde-dormir
https://www.nekatur.net/Default.aspx?lang=eu-ES
Gomendioak
- Larraitzeko jatetxeetan bazkaltzeko, aurrez erreserba egitea komeni da.
Planaren xehetasunak
Gaia
- Natura eta paisaia
Egokia hauentzat
- Haurrak
- Lagunak
Noiz egin daiteke
Informazio gehiago:
Tolosako Turismo Bulegoa-Tolosaldea Tour
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara