Planak
Gaurkoan Arabako Lautadaren eskualdera gerturatuko gara, betidanik topaguneen eta bidegurutzeen lurraldea izan den eskualdera. Agian gaur egun horregatik daude bertan Araba osoko eliza interesgarri eta berezienetako batzuk. Alaitza, Gazeo, Añua edo Estibalizen egingo ditugu gure gaurko planerako proposatzen dizkizuegun geldialdiak.
Eguna gaztandegi batean amaituko dugu, Idiazabal gazta ospetsua ezagutzeko.
GOIZEAN
Gaurkoan proposatzen dizuegun planak Arabako ondare paregabe bat bisitatzera hurbilduko gaitu. Lau eremu erlijioso ezagutuko ditugu, lurralde honen historiaz eta lur honen bilakaera zizelkatu zuten gertaerez hitz egingo digutenak.
Bisitak urte osoko larunbat eta igandeetan egiten dira, baita uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegunetan ere. Ordutegi eta prestutasunari buruzko informazioa jasotzeko zein erreserba egiteko, Arabako Lautadako Turismo Bulegoarekin harremanetan jarri zaitez.
Gazeo udalerrian San Martin Toursekoaren tenplu erromaniko txikia dago, XIV. mendeko horma-pintura bikainak dituenak; 1967an aurkitu zituzten, erretaula nagusia kentzean. Pintura-programa horren helburua egitate erlijiosoak herritar letragabeei helaraztea zen.
Handik oso gertu, Alaitzan, Iruraiz-Gaunako udalerrian bertan, Andre Mariaren Jasokundearen eliza topatuko dugu, XIII. mendekoa. Bere margolan gorrixkak Gazeokoak baino soilagoak dira, baina baita harrigarriagoak ere, izan ere, irudi belikoak erakusten dituzte, eta horiek eskualde honek XIV. mendean bizi izandako istilu beliko ugarietakoren bat irudikatu dezakete.
Añuak, Burgeluko udalerrian eta Gasteizetik 14 kilometro eskasetara dagoenak, eskualdeko hirugarren «harribitxia» ezkutatzen du. Udalerri pintoresko eta xarmagarri honetan, zubi atsegin batek Natibitatearen Elizako abside zoragarrira gerturatuko gaitu, erromanikotik gotikorako trantsizioa islatzen duena.
Gure bisita Estibalizko Andre Mariaren basilikan amaituko dugu, tradizioa Euskal Herriko arte erromaniko onenarekin uztartzen den historiaz jositako leku honetan. Basilikaz gain, gomendagarria da interpretazio-zentroa bisitatzea.
Goizeko bisiten ondoren bazkaldu eta indarberritzeko, eskualdeko edozein jatetxetara joan gaitezke. Agurain-Salvatierra edota Alegria-Dulantzi, batzuk aipatzearren, aukera onak dira.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, goizeko ibilbide kulturalaren ondoren indarrak berreskuratu eta gero, aukera onena eskualdeko beste harribitxi bat ezagutzea da, baina oraingoan gastronomiaren alorrekoa: gazta. Araban ekoizten den gazta, Bizkaian, Gipuzkoan edota Nafarroan ekoizten dena bezalaxe, munduko gazta onenen artean sailkatu ohi da, eta ospetsua da mundu osoan; Idiazabal gaztaz ari gara, latxa ardien edo ardi muturgorrien esne hutsez egina.
Gazta-ekoizle horietako askok bisitak eskaintzen dituzte, bikaintasun gastronomikoa irudikatzen duen produktu hau artzainek euren eskuekin nola ekoizten duten erakusteko. Bisitariek gazta-dastatzeko ikastaro labur bat jasotzen dute, bere zaporearen ñabardurez jabetzen ikas dezaten.
Bisita gidatuen eskaintza ezagutzeko, Arabako Lautadako Turismo Bulegoarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu, aldatu egiten baitira urte-sasoiaren arabera.
Egun bete hau amaitzeko modu polita izango da.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- Arabako Lautadako elizen bisita: Arabako Lautadako Turismo Bulegoa / Kale Nagusia, 8 / 945 302 931
- Arabako Lautadako elizen bisita + Estibalizko Santutegia: Álava Medieval / Estibaliz muinoa s/n / Estíbalizko Santutegia / 660 76 63 83
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.arabakolautada.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.arabakolautada.eus
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:



Gaia:


Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
- Aguraingo Turismo Bulegoa / Kale Nagusia, 8 / 945 302 931
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Burutu behar diren jarduerak aldez aurretik enpresekin adostea.
- · Eliza batzuk itxita egon ohi dira publiko orokorrarentzat, baldin eta ez bada enpresaren batekin bisita bat kontratatzen aldez aurretik.
