Arabako Lautada natura egun bat

Gure eskualdera egun bateko ihesalditxo bat egitea proposatzen dizugu, gure naturaren hoberena ezagutzeko, modu lasaian eta bertako gastronomiaz gozatuz.

 

GOIZEZ 

Txangoa goizean goiz hastea proposatzen dizugu, gidariarekin batera, Mendixurko behatokitik Garaioko urtegi inguruko fauna ornitologikoaz eta floraz gozatzeko.

 

Horren ondoren, Legaireko zelaietan zehar goizeko ibilalditxo bat egitera animatzen zaitugu, Mendiluzeko trikuharriraino. 

 

Bazkaltzeko, gure gomendioa da Araiara joatea, tokiko gastronomian espezializatuta dauden jatetxeetako batera.

 

ARRATSALDEZ

Bazkaldu ondoren, Lezea kobazuloa ezagutzera joan zaitezke. Araiatik gertu dago, Ilarduia herrian, eta inguru horretan atseden pixka bat har dezakezu.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

  • Bisita gidatuak: Oficina de Información del Parque Provincial de Garaio / 695 78 24 98 / Zadorra Etxea: www.zadorraexea.com

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non lo egin plan honetan: www.nekatur.net