Arabako lautada aktiboa erraza egun bat
Gure eskualdean turismo aktiboa egiteko egun bateko ihesalditxoa proposatzen dizugu; izan ere, bere ibilbide-sareek eta naturaguneek ezin konta ahala aukera eskaintzen dute horretarako. Ezagut itzazu kirola eginez.
GOIZEZ
Txango aktiboko eguna Burgu udalerrian hastea proposatzen dizugu, non ibilketa nordikoko makilekin probak egin, eta handik Estibalizko santutegira joan baitaiteke; gertu dago Euskal Herriko erromanikoaren adibide ezin ederrago hau, toki paregabe batean. XII. mendearen erdialdean eraiki zuten, eta garai hartatik eliza bikaina geratu zaigu, gaur egun santutegi bihurtua. Bertan dago Estibalizko Andre Maria Arabako patroiaren Erdi Aroko tailua.
Santutegian bisita gidatua egin dezakezu, gure ondarean aditua den pertsona baten eskutik; santutegiko sekretu eta aberastasun guztien berri emango dizkigu (bisita gidariarekin: arratsaldeetan edo erreserba eginda bakarrik).
ARRATSALDEZ
Bazkaldu ondoren, Sorginetxe trikuharrira joan gaitezke, eta, ibilaldi labur bat eginez, gure arbasoak gogorarazten dizkigun Lautadako txoko berezi honetan dagoen ikuspegi zoragarriaz gozatuko dugu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
- bisita gidatuak: Ruta de nordic walking / HAZTEN (guía local Karlos) Duran / Tfno 640 58 80 06
- Estibaliz Santutegia: Alava Medieval, www.alavamedieval.com
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Planaren xehetasunak
Gaia
- Natura eta paisaia
- Kultura
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Lagunak
Noiz egin daiteke
Aguraingo Turismo Bulegoa
Mayor Kalea, 8
01200 Agurain-Salvatierra
Tel.: 945302931
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara