Aire zabaleko museoa: ur-jauzien ibilbidea

Ezagutu itzazu Gorbeiako ur-jauziak; horietako bat, gainera, naturaren harribitxia parean daukan behatoki batetik ikusiko duzu... 100 metro baino gehiagoko jauzia! Bigarrena ikusteko Untzatik abiatu eta, handik, Iberiar Penintsulan jauzirik handiena duen ur-jauzira urbilduko gara: Nerbioiko ur-jauzira. Gorbeiako artisau garagardoarekin amaituko dugu gaurko plana. Arakatu, sentitu eta desestali garagardoaren lurrinak eta zapore naturalak.

 

GOIZEAN

Goizeko saioan, lehendabizi Nerbioiko ur-jauzira hurbiltzea gomendatzen dizuegu. Untzara gerturatu, eta aparkatzeko egokitutako lekuetan utziko dugu ibilgailua. Handik abiatuta, 12 km inguruko ibilbide zirkularrari jarraituz, Iberiar Penintsulan erorketa handiena duen ur-jauzira helduko gara, Nerbioi ibaiaren jauzira.

 

Ibilbidean zehar izango ditugun bistak berdingabeak dira. 300 metro baino gehiagoko garaiera duela, bere zaldi-buztan forma bereziak Europaren mendebaldean aurki daitekeen ur-jauzi handi eta ederrenetako bat osatzen du.  

 

Ibilaldia burutzeko 3 ordu inguru behar dira.

 

Ibilbidearen luzera dela eta, piknik bat egiteko zerbait eraman daiteke edo, bestela, ibilbidea amaitzean Izarra herrira edo inguruko beste udalerriren batera gerturatu gaitezke, bertako jatetxe-aukeraz gozatzera.

 

ARRATSALDEAN

Arratsaldean,  saio lasaiago bat proposatzen dizuegu, horren nekeza ez dena. Lehenik eta behin, Goiuri ur-jauzira hurbiltzea iradokitzen dizuegu. Aparkaleku bat dago handik gertu, eta 600 metro eskasetara 100 metroko ur-jauzi honek eskaintzen duen ikuspegi panoramikoa izango dugu parean. Oinez jarraitu nahi dutenentzat, 6 kilometroko ibilbide bat egiteko aukera ere bada.

 

Naturaren txoko gogoangarri hori ikusi eta gero, Oiardora joko dugu, Baias garagardoak ezagutzera; antzinako edari horren zaleentzako aukera itzela izango da. Tap Room deiturikoan, taberna-kontzeptu berri batez gozatu ahalko duzu. Garagardo-dastatzeak egiteko, garagardoa probatzeko edota edari hau erosteko espazio eroso bat da. Horrez gain, bere fabrika bisitatzeko aukera dago, aldez aurretik txanda hartuta: 615 783 624.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

  • Golf: Zuia Golf / 945 430 922
  • Artzain egun batez: Karobi / 652 758 955
  • Gorbeiako garagardoa: Baias garagardotegia / 615 783 624
  • Gorbeiako txokoak: Ulle Gorri Travel / 647 712 806

 

Non jan plan honetan:

  • Frontón (945 437 063)
  • Asador Izarra (945 437 165)
  • Jai (945 467 369)
  • La Fonda (945 437 228)

Non ostatu hartu plan honetan:

  • Ulle Gorri Baserria (647 712 860)
  • Ugarzabal (690 844 773)

Gomendioak

  • Errespeta itzazu ingurunea, flora eta fauna. / Utzi ezazu garbi ingurunea. / Errespeta itzazu seinaleak. / Erne artzain-txakurrekin. / Eraman itzazu jantzi eta oinetako egokiak. / Erosi ezazu gure eskualdean.