Planak
Aiarako kuadrillak hamaika aukera eskaintzen ditu naturaren eta turismo aktiboko kirolen esparruan. Gaurko planak mendi-ibilaldi baten bidez lurralde honen bihotz berdea ezagutzera eramango gaitu eta, gainera, zalantzarik gabe bizitza osoan gogoratuko dugun esperientzia bat burutzera: parapente-hegaldi bat. Prest al zaude gaurko emozio biziak sentitzeko?
GOIZEAN
Eguna goiz hasi beharko dugu, gaurko egunari etekina ondo ateratzeko. Goizean goiz Artziniegara abiatuko gara eta han, ibilgailua aparkatu eta botak jantzi eta gero, 6 kilometroko luzera eta 235 kilometroko desnibela duen ibilbide zirkular txiki bat egingo dugu. Bide hau (Soxoguti ibilbidea) erraza da eta pare bat ordu besterik ez dira behar ibilbidea burutzeko. Ibilbidearen ondoren, Artziniegako herrian barrena ibiltzea eta bere ondare kultural eta historiko aberatsaz gozatzea gomendatzen dizuegu. Han bertan bazkaldu eta atseden hartu ahalko dugu, arratsaldeko planaren aurretik.
ARRATSALDEAN
Heldu da eskualde honetan egin daitekeen esperientzia zoragarrienetako bat bizitzeko unea: parapente-hegaldia. Horretarako, aldez aurretik Parapentearen Euskal Eskolarekin harremanetan jarri behar da, hark eskaintzen baitu jarduera hau burutzeko aukera. Eskolako arduradunek esperientzia segurtasun osoz burutzeko behar ditugun argibideak emango dizkigute. Klimaren mende dagoen ekintza bat denez, ordutegi-aldaketak suertatu daitezke eta, ondorioz, goizeko jarduera egokitu beharra ere gerta daiteke, parapentearen jarduerarekin bateragarria izan dadin.
Gorobel mendiak, hegaldiaren abiapuntuak, egitura geologiko erakargarri bat eskaintzen du, aireko kirolen modalitate desberdinak burutzeko eta horietan trebatzeko erabiltzen dena, esate baterako, parapente, paramotor edo paratrike modalitateetarako. Eremu hori bikaina da bai hasiberrientzat, bai esperientzia handiko parapentelarientzat.
Jarduera horren ostean, ziurrenik afaltzeko eta gaua handik gertu igarotzeko gogoa piztuko zaigu, esperientzia berdingabe horretaz oroitzeko.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Parapentea eta paramotor:
- Urdu Hegan Parapente Eskola / 655 714 999/ urduheganparapente@gmail.com / https://www.instagram.com/urduhegan/?hl=es
- Escuela Vasca de Parapente: : 600 932 139 / info@escuelavascadeparapente.com / www.escuelavascadeparapente.com
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.aiaraldea.org
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.aiaraldea.org
Ez hutsik egin plan honetan:
Informazio gehiago:
Antzeko planak:
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:


Gaia:

Noiz egin daiteke:
Informazio gehiago:
- Kexaako monumentu-multzoko turismo-bulegoa / Quejana
- Artziniegako Turismo Bulegoa / Arteko Aldapa 12 (Artziniega museoa) / 945 396 210
- Amurrioko Turismo Bulegoa / Aldai, 1 bajo / 945 393 704
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak
- · Oinezko ibilbidea burutzeko mendiko oinetakoak, eta behar adina ur eta janari eramatea gomendatzen da.
- · Aldez aurretik parapentearen eskolarekin harremanetan jarri behar da, hegaldiaren data eta ordua zehazteko.
- · Ekintza hau burutzeko gaitasuna duten eta arrisku-kirolei beldurrik ez dieten pertsonei soilik gomendatzen zaie jarduera hau.
