Abentura Añanan
Añanako eskualdea paradisu bat da turismo aktiboaren esparruko ekintzak eta abenturarekin lotutako jarduerak burutzeko. Euskadiko herritar askorentzat oraindik ezezaguna den lurralde honek aukera ugari eskaintzen ditu. Bidezidor ederrak, mendiko bizikletan ibiltzeko ibilbideak, eskalatzeko bideak, via ferratak, kayakak, abentura-parkea... Askotariko jarduerak egin daitezke lurralde honetan, nola bakarrik, hala profesional onenak alboan dituzula.
GOIZEAN
Goizerako plana, agian, nekagarriena izan daitekeenez, beraz goiz jaiki beharko dugu bero handieneko orduak eta eguzkipean egotea saihesteko. Aventura Sobrón enpresaren aparkaleku irekira gerturatu beharko dugu. Han gure ibilgailua utzi eta lehenengo jardueraraino eramango gaituen bidea hartuko dugu. Sobrongo Via Ferrata honek ez dauka parekorik Euskadin. Zailtasun-maila desberdineko hiru zati dauzka, egun desberdinetan edo egun bakar batean egin daitezkeenak.
Jarduera honek derrigorrezko ekipamendua eta aldez aurretiko esperientzia izatea eskatzen duenez, gida profesionalen zerbitzuak kontratatu behar dira.
Aldez aurretik esperientzia izanez gero, nahikoa da Aventura Sobrón enpresan derrigorrezko materiala alokatzea ibilbidera sartu ahal izateko. Ibilbide gogorra da, soilik pertsona ausartenentzako egokia.
Ibilaldia amaitzeko 3 ordu inguru behar dira.
ARRATSALDEAN
Burututako esfortzuaren ostean, atseden hartu behar da. Jarraian, BTT Zentroko harrera-puntura abiatuko gara, zeina Angostoko kanpinean kokatuta dagoen. Gure bizikletekin joan beharko dugu, izan ere, bertan ezin baitira bizikletak alokatu.
Zentroak eskaintzen dituen 8 ibilbideen artean bat hautatzeko aukera izango dugu han. Goizeko saioaren ondoren, Gaubeako R03 ibilbide urdina egitea gomendatzen dizuegu, harrera puntu beretik irteten dena. Ibilbideak 13 km inguru ditu, tartean soilik 140 metroko desnibel metatu txikia izanik, eta horrek txangoaz gozatzeko aukera emango digu. Ibilbide honek Varonatarren Dorretxera hurbilduko gaitu, zeina ezinbestean bisitatzeko eta argazkiak ateratzeko moduko dorretxea den.
Ibilbidea amaitzean, betiere kanpina irekita baldin badago, bertan atseden hartu eta indarberritu ahalko gara, gure egoitzara itzuli aurretik.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK :
- Sobrongo Ferrata- askotariko jarduerak / Materiala alokatzea edo jardueraren gidaritza: Aventura Sobrón / www.aventurasobron.com
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Gomendioak
- Sobrongo Ferrata egiteko, ibilgailua Aventura Sobrón enpresaren aparkalekuan uztea gomendatzen da, bertan baitago ibilbidearen abiapuntua
- Proposatutako jarduerak burutzeko ura eta janaria eramatea.
- Aldez aurretiko esperientziarik edo beharrezko ekipamendurik izan ezean, gida profesional tituludunen zerbitzuak kontratatu behar dira.
- Bizikletazko ekintzaren kasuan, norberak bere bizikleta eta beharrezko ekipamendua eraman behar ditu.
Planaren xehetasunak
Gaia
- Natura eta paisaia
Egokia hauentzat
- Bikotekidea
- Lagunak
Noiz egin daiteke
Informezio gehiago:
Gesaltza-Añanako turismo bulegoa: 945 35 13 86
Valderejo BTT Zentroa: Informazio guztia.
Añana turismoa: Turismoko portala.
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara