Enogastronomia

Pintxo eta taberna gunea

Bilboko Zabalgunetik pintxoak jaten

Zabalgunea da Bilboko merkataritza arteria, dendaz eta bulegoz beteta. Hortaz, hamaiketakoa egitea ezinbestekoa da han lan egiten dutenentzat.

Eremua oinezkoentzakoa da hein batean, eta Bilbo osoan bizitza sozial gehien egiten den lekua da. Tabernek egoera hori baliatzen jakin dute hainbat kaletan (Kale Nagusia, Albia, Plaza Biribila edo Diputazioa) barretan miniaturazko benetako bitxiak erakusteko.

Adibidez, nabarmentzekoak dira El Globo (Diputazioa 8) tabernako pintxo ezin hobeak (ezin dira foie edo txangurru pintxoa galdu) eta La Viña del Ensanche (Diputazioa 10), urdaiazpiko bikaina daukana.

Era berean, nabarmentzekoak dira hauek: Eme (Concha Jenerala 5) taberna, hiruki ospetsuak dituena; Iruña (Berastegui 5) historikoa, burruntzi pintxoetan espezializatua; edo Izaro (Urkixo zumarkalea 66), foie pintxoengatik eta patata tortillagatik ezaguna dena.