Non lo egin
Nekazalturismoak
UGARTE
XVI.mendeko baserria, ondare historiko izendatu zuten sagardo dolarea dela eta. Eraikin independente bat dauka, eraberritutako aletegia, gaur egun nekazaritza turismo bezala moldatua dagoena.
Hiru gela bikoitz ditu, bainugela pribatuarekin edo partekatuarekin. Erabat hornitutako sukaldea ere badu etxeak, eta baita jan-egongela ere. Etxean ekoitzitako produktuekin osatutako askotariko gosariak eskaintzen dituzte.
ETXEA OSORIK edo GELAKA alokatu daiteke. Ingurune paregabean dago kokatuta: 20 hektarea belardi, basoak, fruitu arbolak eta amuarrain erreka bat ditu inguruan. Era berean, nekazaritza eta abeltzaintzako jardueretan parte hartzeko aukera izango du bisitariak (behiak, ardiak, oilaskoak... baitituzte). Etxeko produktuekin egindako gosariak prestatzen dituzte.
Bertatik hurbil, sagardotegi eremua dago. Hona hemen ingurunean gauzatu daitezkeen bestelako jarduera batzuk: mendi ibiliak (Leitzarango Biotopoa, Pagoetako Parke Naturala, Ernio mendigunea...), mendiko bizikleta, zaldi eskola (kilometro batera), Tolosako asteko azokara eta gozogintza museora ikustaldia, etab. Etxetik 100 metrora garraio publikoa dago.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Zuhaitzak
- Liburutegia
- Etxe osoa alokatzea
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Jantokia
- Eraikin historikoa
- Bizikletak uzteko tokia
- Haur-instalazioak
- Internet
- Lorategia
- Garbitegia
- Medikua
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Haur-parkea
- Animazio-egitaraua
- Bilera-gela
- Areto soziala
- Joko-aretoa
- Telebista
Estekak
Datu interesgarriak
- Santiago bidea
- Berdeguneak
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Birentzako gela: 33.00€ - 48.00€
- Etxe osoa eguneko (6 pertsona): 145.00€ - 160.00€
- Gosaria: 6.00€
- Sukaldea erabiltzeko eskubidea: 6.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira